Home>Ingurumena (Page 6)

UDALAK ITURRIKO URA ESKATZEKO AUKERA SUSTATZEKO UR PITXER BERRERABILGARRIAK BANATUKO DITU HERRIKO TABERNA ETA JATETXEETAN

2023/02/06 Urte asko dira Zarauzko Udalak “Plastibistak” kanpainarekin bat egiten duela erabilera bakarreko plastikoen kontsumoa murrizteko. Ildo honetatik jarraituz, urte hasierarekin batera, beste ekimen bat abiatu du Ingurumen departamentuak ingurumenarekiko konpromisoa eta Plastikorik Gabeko Zarautz baten alde egiteko. Horrela, Udalak, Zarauzko ostalariei iturriko ura banatzeko …

OTSAILAREN 1ETIK 15ERA OSPATUKO DA 2023KO CIMASUB ITSASPEKO ZINEMA ZIKLOA

2023/01/26 CIMASUB, Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa, Modelo Aretora bueltatuko da bere 13. edizioan. Hain zuzen ere, datorren otsailaren 1, 8 eta 15ean 19:00etan, doako sarrerarekin. Zarautzen, mundu osoko zaletu eta ikus-entzunezko profesionalen grina, gizakiaren eragina erdigunean jarrita, planetaren bizi iraupenerako ain garrantzitsuak diren itsaso eta …

MARTXAN DA ZARAUZKO ARBOLADIAREN PROIEKTUA

2023/01/13 Zarauzko Udalak Itulazabal auzoko lurretan, udal baratzeen parean, egiten ari den Arboladia egokitzeko lanak martxan dira dagoeneko. Naturari bideraturiko espazio honetan baso bat eratuko da, Zarautzen zehar aurkitu daitezkeen zuhaitz eta zuhaixka espezie desberdinez osatua. “Espazio publiko honetan Zarauzko biztanleek naturaz gozatzeko gune bat …

ERAZTUN BERDE URDINEKO ARGAZKI RALLYAREN SARIAK BANATU DIRA

2022/12/20 Pasa den ostiralean azaroan lehiaturiko Eraztun Berde Urdineko lehenengo Argazki Rallyaren sari banaketa egin zen. Lehiaketa honetan, mugikorra erabiliz, parte hartzaileek Eraztun Berde Urdineko elementuei argazkiak atera behar zizkieten. Lehen edizio honetan, Arkamurka bidean gauzatu zen txapelketa. “Gure inguruko naturguneak zaindu eta berreskuratzeaz gain, …

UDALAK LURZATI BERRI BAT EROSI DU GARATE – SANTA BARBARAKO GUNE BABESTUAN

2022/12/15 Zarauzko Udalak Gesoerrekako basoaren ondoan dagoen 8.863 m2-ko lursail bat erosi du. Lurzati hau baso horrekin muga egiten duen belardi bat da, eta horrek inguruan artelatza lehengoratzeko lanak erraztuko ditu. Lurzatia erosteko prezioa 15.867,83 eurokoa izan da. Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotzia pozik agertu …

ZINGIRA PUTZUKO FAUNA EZAGUTZEKO HITZALDIA ANTOLATU DA ABENDUAREN 15EAN

2022/12/09 Zarauzko Udaleko Ingurumen departamenduak ‘Zein fauna dago Zingira putzuan?’ hitzaldia antolatu du datorren abenduaren 15ean, 18:30ean, Etxezabala aretoan (Kale Nagusia 29). Hitzaldi honen helburua, azken hiru urteetan Garate-Santa Barbara Kontserbazio Bereziko Eremuan (Zingira baserriaren ondoan) dagoen putzuan ikertutako bizidun taldeen kontserbazio egoeraren inguruko datuak …

ZARAUZKO UDALAK IRAUNKORTASUN SARIAEN LEHEN EDIZIOA OSPATU DU

2022/11/17 Gaur eguerdian, udaletxeko Pleno Aretoan, Iraunkortasun Sarien lehenengo edizioa ospatu da. Sari hauen bitartez, Udaleko Ingurumen sailak herriko merkataritza establezimenduen ingurumenaren aldeko jarrera eta ekintzen aitortza egin du. Aurten, lehenengo aldiz ospatu da sari banaketa hau eta lehenengo hiru sarituak Lakari Kooperatiba, Ekogranela eta …

LARUNBATEAN OSPATUKO DA ERAZTUN BERDE URDINEKO ARGAZKI RALLYA

2022/11/14 Datorren azaroaren 13an, larunbatean, goizeko 9:30ean “Udazkena Zarauzko Eraztun Berde Urdinaren Arkamurka bidea” argazki rallya egingo da. Ekimen honen baitan, partehartzaileak argazkiak atera beharko dituzte Vista Alegreko parkean, Zingira basoan, Santa Barbaran eta Mutxion. “Eraztun Berde Urdinaren egitasmotik hainbat ekintza antolatu genituen udaberrian, Zarauzko …

560 KG ZABOR ATERA DITUZTE ZARAUZKO IBAIETATIK

2022/10/21 2015etik, Zarauzko Udaleko Ingurumen-arloak udalerriko ibaiak garbitzeko kontratua kudeatzen du, eta horri Iritako hezegunearen garbiketa gehitu zaio. Garbiketa hori urtean bitan egiten da, udaberrian eta udazkenean, Euskal Jaia igaro ondoren. Urrian egindako Zarauzko ibaien azken garbiketan, kontratu honen esleipendunak, TXUKUN LORAZAINTZA enpresak, ia 580 …

ZARAUZKO AIREAREN KALITATEA AZTERTU DU INGURUMEN DEPARTAMENTUAK

2022/06/30 Zarauzko Udaleko Ingurumen departamentuak, SERCONTROL 2000 SL enpresaren bitartez, udalerriko airearen kalitatea neurtzeko kanpaina bat jarri zuen martxan 2021 urtean zehar, trafikoak eta industriak atmosferara egiten dituzten isurketak aztertu eta ebaluatzeko. “Azterketaren emaitzak ikusita, Zarautzen airearen kalitatea ona dela esan daiteke eta, baita ere, …