ITSAS HONDAKINEN ETA MIKROPLASTIKOEN ARAZOAZ HITZ EGITEKO HITZALDIA

2023/09/26

Datorren ostegunean, irailaren 28an, itsas hondakinen eta mikroplastikoen arazoaz hitz egiteko hitzaldia eskainiko da Zarauzko Modelo aretoan, Udaleko Ingurumen Sailak antolatuta. 

Bertan bi hizlari izango dira: alde batetik, Enrique Talledo dokumentalgile, itsaspeko kamerari eta argazkilariak “Un mar de plásticos” dokumentalaren trailerra eta solasaldia eskainiko du gazteleraz; eta, bestetik, Sara Lizarza, Itsas Zientzialaria eta Mater Ontzi Museo Ekoaktiboko Proiektuen Arduraduna. Sarak mikroplastikoen eta itsas hondakinen arazoaren egoeraren inguruko aurkezpena eta solasaldia eskainiko du euskaraz, eta udazkenean Zarauzko 700 ikasle eta herritarrek parte hartu zuten Herritarren Zientziako esperientzia izango du hizpide. 

Gloria Vazquezek (PSE-EE), Ingurumen zinegotziak adierazi duenez, “plastikoen kutsadura arazo larria izaten ari da gure itsasoetan eta urtetik urtera egoera larritzen doa gainera. Guztion artean irtenbidea eman behar diogu arazo honi. Pertsona bakoitzak keinu txikien bidez natura zaintzen lagundu dezake; adibidez, hondakinak dagozkien edukiontzietara botaz, edo plastikoen erabilera murriztuz. Askotan ikusten ditugu kaleak zaborrez beteta festa gau baten ondoren. Zabor horietako asko itsasoan eta hondartzan bukatzen dute, baina arazo hau saihestea erraza da arreta jartzen badiogu. Keinu txiki bakoitzak lagundu egiten du gure itsasoen zaintzan”. 

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude