ERAZTUN BERDE URDINAREN ERAKUSKETA IKUSGAI DATORREN ASTEAN MERKATU PLAZAN

2023/06/02

Ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Eraztun Berde Urdinaren inguruko erakusketa bat ikusgai jarriko da Merkatu Plazako lehen pisuan.

Bertan ikusgai izango dira, besteak beste, herritarrek iaz mugikorrarekin udazkeneko Argazki Rallyan EBUko arkamurka ibilbidean atera zituzten argazkiak, baita ikastetxeek ikasturte amaieran hasi duten “Ikastetxeak EBUn” proiektuaren nondik norakoak ere.

Erakusketa ekainaren 5etik 9ra egongo da ikusgai, arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara Merkatu Plazako lehen pisuan

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude