ZARAUZKO HONDARTZAK BAT EGINGO DU “KERIK GABEKO HONDARTZEN” EKIMENAREKIN

2023/05/25 Ingurumen Sailak, beste udal departamentuen batzuen inplikazioarekin, hondartzako ingurumen-jarduerak koordinatzen ditu ISO 14001 eta EMAS kudeaketa-sistemen bidez, eta, horregatik, denboraldi honetan EMASen bandera Zarauzko malekoian jarriko da. Iaz, Ingurumen Sailak kanpaina bat egin zuen herritarrak hondartzan ez erretzera gonbidatzeko, eta hautsontzi biodegradagarriak banatu ziren …

ZARAUTZ ITSAS HONDAKINEN ARAZOAREKIN ETA ITSASOAREN ZAINTZAREKIN KONPROMETITUTA

2023/05/11 Zarautzek hiritar zientziaren bidez itsasoa zaintzeko konpromisoa hartu du MATER Ontzi Museo Ekoaktiboaren eta Zarauzko Eraztun Berde Urdinaren eskutik. 713 zarautarrek 83,4 kg itsas hondakin bildu dituzte, 8.500 elementu kutsagarri baino gehiago, horietatik ia 4.000 mikroplastikoak, itsas ingurunetik kenduz. MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa, Zarauzko …

ZARAUZKO UDALAK “PLANETAREN ORDUA” EKIMENEAN PARTE HARTZERA DEITU DITU HERRITARRAK

2022/03/24 Planetaren Ordua 2007an Sidneyn sortu zen ekimen bat da, Adena WWFk bultzatuta, eta mundu guztian zabaldu da. Urtero milioika pertsonak eta hirik parte hartzen dute beren eraikin ezagunenetako eta etxeetako argiak itzaliz. Zarauzko Udalak aurten ere bat egin du mundu mailako ekintza honekin, martxoaren …

“ENERGIA KOMUNITATEEN PROIEKTUA BULTZATU NAHI DUGU ZARAUTZEN”

Gloria Vázquez, Ingurumeneko zinegotzia, harremanetan egon da Mónica Pedreira Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendariarekin, Zumarragan eta Larraulen dagoeneko aurreratuta dagoen energia-komunitateen eredua Zarautzen nola ezarri aztertzeko. Izan ere, PSE-EEren ustez, funtsezkoa da denborarik galdu gabe energia-trantsizioari ekitea eta, bide horretan, atmosfera isurien bidez kutsatzen duten …

ZARAUTZ 2030 PLAN ESTRATEGIKOA ERATZEN HASI DA ZARAUZKO UDALA

2021/10/15 Zarauzko Udalak Zarautz 2030 Plan Estrategikoa jarri du abian. Plana Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda ekintza-planarekin bat etorriko da. Egitasmoa pobreziari amaiera eman, planeta babestu eta mundu osoko pertsonen bizitza eta etorkizuna hobetzeko ekintzarako dei unibertsala da. 2030 Agenda garapenerako nazioarteko agenda berria …

ZARAUTZ 2030 PLAN ESTRATEGIKOA ERATZEKO BIDEARI EKIN DIO UDALAK

Zarauzko Udalak gaur jakinarazi ditu garapen jasangarrirako 2030 Agendaren esparruan Zarautz 2030 Plan Estrategikoa egin ahal izateko emango dituen lehen urratsak. Plan hori globalizazioak dakartzan gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-erronkei aurre egiteko nazioarteko konpromisoa da. Agenda 2030 honen bidez, ibilbide-orri komun bat eskaini nahi da, erakunde …

ZARAUZKO UDALAK INFORMAZIO KANPAINA JARRI DU ABIAN IRITAN

Ingurumen Sailak sentsibilizazio-kanpaina bat jarri du abian, herritarrei jakinarazteko ahateak elikatzea kaltegarria dela animalia horientzat eta bizi diren ingurunearentzat. Kanpaina Irita ingurura bideratuko da; izan ere, pertsona asko joaten dira bertara, ibaian eta hezegunean bizi diren ahateei ogia botatzera. “Ahateei ogia botatzeak faunari eta Iritako …

ZARAUZKO ERAZTUN BERDE URDINAREN MAPA EGUNERATUA ESKURAGARRI TURISMO BULEGOAN

Eskuragarri dago jada Zarauzko Eraztun Berde Urdinaren mapa eguneratua Turismo Bulegoan. Duela gutxi Hiruerreketa auzotik pasatzen den zati berria gehitu zaio ibilbideari eta guztira, 11,7 kilometroko distantzia duen bira osatzen du. Ibilbide honek Zarauzko gune natural guztiak igarotzeko aukera ematen du, hala nola, Zingira basoa, …

ZARAUZKO UDALAK ELIKAGAIEN XAHUKETA GUTXITZEKO “GOURMET BAG” PROIEKTUA BULTZATU DU

Zarauzko Udaletik gure gizartean dagoen elikagaien xahuketaren arazoari aurre egin nahi zaio eta horretarako, sentsibilizazio kanpaina bat jarriko da martxan. Elikagai xahuketaz hitz egiten denean, elikagaien produkzioaren kate osoan zehar aprobetxagarriak izan daitezkeen eta bazterrean utzitako elikagaiak hartzen dira kontuan. Kalkuluen arabera, Euskal Autonomi Erkidegoan …

ERAZTUN BERDE URDINA HIRUERREKETA AUZOTIK PASATZEKO BIDE BERRIA IREKI DU ZARAUZKO UDALAK

Gaurtik, Zarauzko Eraztun Berde Urdinak beste ibilbide bat izango du Hiruerreketa auzoan zehar. Duela urte batzuk, bertako auzotarrek erabiltzen zuten bide bat zegoen, baina gaur egun ezinezkoa zen bertatik igarotzea, dena sasiz beteta baitzegon. Horregatik, auzotarrak Udalarekin kontaktuan jarri ziren bide hau berreskura zedin eskatzeko. …