INOIZKO UZTARIK HANDIENA JASO ZUEN LEHENGO URTEAN ZARAUZKO BARATZE SOLIDARIOAK

2023/04/20 Urtero bezala, Zarauzko Baratze Solidarioak joan den sasoian egindako lanaren eta lortutako uztaren balorazioa egin du. 2022an lorturiko uztaren balioa inoizko handiena izan zen, 32.600 euroan baloraturiko guztizko barazki kopurua jasota. Honek, % 85eko gehikuntza izan du 2021ean jasotakoarekiko (17.500 euro). Uzta gehitzearen arrazoi …

ZARAUZKO UDALAK 10.000 EUROKO DIRULAGUNTZA EMAN DIO ZAPOREAK ELKARTEARI

2023/03/31 Zarauzko Udalak 10.000 euroko dirulaguntza bideratu du Zaporeak Elkarteak Lesbos uhartean egiten duen laguntza solidarioari jarraipena ematen laguntzeko. 2015ean Mediterraneo ekialdean errefuxiatuen krisia hasi zenetik egoerak bere horretan dirau. Zaporeak elkarteak Greziako Lesbos uhartean ematen du laguntza solidarioa bertan dauden errefuxiatuei elikadura osasungarria emanez. …

SAHARAR HERRIAREKIKO SOLIDARITATEA ADIERAZI DUTE ZARAUZKO UDALAK ETA SAHARAUTZEK

2023/03/01 Otsailaren 27an, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren jaiotzaren urteurrena ospatzen da eta, egun horren baitan, gaur goizean, Zarauzko Udalak eta Saharautz elkarteak Saharar herriarekin solidaritatea erakusteko urtean zehar elkarlanean antolatzen dituzten ekintza eta ekimenak aurkeztu dituzte. Udalak, eta ondorioz Zarauzko herriak, hiru modutara erakusten du …

UDALAK BESTE 127 BIZIKLETA EMAN DIZKIO AYUDA CONTENEDORES GKE-ARI KONPONDU ETA HIRUGARREN MUNDUKO HERRIALDEETARA BIDALTZEKO

2023/01/27 Joan den urtearen hasieran, Zarauzko Udalak 328 bizikleta eman zizkion Ayuda Contenedores GKEari. Bizikleta abandonatu horiek herriko bizikleteroetatik jaso eta Udaltzaingoaren bulegoetan gorde ziren, erreklamatu ahal izateko gordeta egon behar diren bi urteetan gutxienez. Akordio honi esker, GKE honek bigarren bizitza bat eman die …

10.000 EUROKO DIRULAGUNTZA BIDERATUKO DU ZARAUZKO UDALAK UNICEFEN BITARTEZ TXADEKO GOSETEA EKIDITEN LAGUNTZEKO

2023/01/24 Zarauzko Udalak 10.000 euroko dirulaguntza bideratuko du Txadeko gosete egoera ekiditen laguntzeko. Dirulaguntza hau UNICEFen bitartez bideratuko da, GKE honek herrialde afrikarrean aurrera daramaten proiektu baten baitan. “UNICEFen proiektuak umeen ongizatea dauka helburu, umeak izaten dira horrelako kasuetan egoera ahulenean egoten direnak”, azaldu du …

KOOPERAZIO ARLOTIK LAGUNTZEN DIREN PROIEKTUAK AURKEZTU DITU ZARAUZKO UDALAK

2022/12/19 Urtero bezala, Giza Eskubideen egunaren bueltan, Zarauzko Udaleko Kooperazio arlotik diruz laguntzen diren proiektuen berri eman die herritarrei. Aurkezpen honetan Zarauzko GKEek parte hartu dute bakoitzak bere proiektua solidarioa aurkeztuz. Proiektuen aurkezpena Erlo Telebistan ikusi ahal izango da, abenduaren 23an, gaueko 21:00etan.

MUNDUKO BEGIAK ERAKUNDEA ZARAUTZEN IZAN DA UDALARI EUREN AZKEN PROIEKTUEN BERRI EMATEN

2022/11/24 Aste honetan Zarauzko Udalak Munduko Begiak GKEaren bisita jaso du. Bilera honetan, erakundeak aurrera daramatzan proiektuen inguruan berri eman diote Munduko Begiakeko ordezkariek Udaleko Kooperazio zinegotzi den Patxi Elolari (PSE-EE). Bi erakundean elkarlanean ibili dira 2018az geroztik. Gobernuz Kanpoko Erakunde honek begiko gaixotasunak sendatzeko, …

UDALAK ETA SALVAMENTO MARITIMO HUMANITARIOK EUREN ARTEKO ELKARLANA BERRETSI DUTE

2022/11/21 Zarauzko Udalak eta Salvamento Marítimo Humanitario GKEak elkarlanean dauzkaten proiektuen berri eman dute. Zarauzko Gobernuz Kanpoko Erakundea eta Udala denbora luzez daramate elkarlanean, Salvamento Marítimo Humanitario 2015ean sortu zenetik. “Aitortu behar dut harro gaudela elkarte honetaz, alde batetik herrikoak direlako, eta bestetik, eta batez …

INDIAKO VISHWAS ERAKUNDEKO BI ORDEZKARI IZAN DIRA ASTEBURUAN ZARAUTZEN

2022/11/15 Zarauzko Calcuta Ondoan Gobernuz kanpoko Erakundearen eskutik Indiako Vishwas erakundeko bi ordezkari izan dira azken egunotan Zarautzen: Shusma Dung Dung eta Beena Yadad. Erakunde honek HIESA duten pertsonekin lan egiten du Indiako erdialdean. Modelo Aretoan bideo emanaldia eta solasaldia eskaini zuten haien erakundeak egiten …

PALESTINAKO ERREFUXIATUEN EGOERA EZAGUTZEKO AUKERA ERAKUSKETA ETA HITZALDI BATEN ESKUTIK

2022/11/09 Datorren astean Palestinako errefuxiatuek pairatu beharreko egoeraren berri izateko aukera izango dute zarauztarrek UNRWAk, Zarauzko Udalaren laguntzarekin, antolaturiko bi ekimenen bitartez. Udaletik, lankidetzara bideraturiko dirulaguntzak bideratzeaz gain, bada jorratzen dugun beste arlo bat, hain zuzen ere, sentsibilizazioa, munduan gertatzen diren gatazka horiek ezagutuz eta …