INGURUMEN DEPARTAMENTUAK DEIA EGIN DU FESTETAN SORTURIKO ZABORRAREN INGURUKO KONTZIENTZIA SORTZEKO

2023/09/06

Zarauzko udaleko Ingurumen sailak festa giroan igarotzen ditugun egunetan hondakinek gure kaleetako lurrean eta hondartzan amaitu ez dezaten. “Zarauztarrei, bereziki gazteei, deia egiten diegu kanpaina honen bitartez, jabetu daitezen nola amaitzen duten gure hondartzak festa gau baten ondoren eta horrek eragiten duen ingurumen kaltea”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak. “Lurrean ikusten dugun zabor guzti horrek, bereziki Malekoian, itsasoan amaitzen du gure ozeano eta itsasoetako landaredi eta faunarentzat kutsadura arazo larria suposatuz”.

Urtero 10 milioi tona zabor inguru itsasoan amaitzen da eta kopuruak handitzen jarraitzen du. 5 zabor-uharte handi daude ozeanoetan. Kutsadura hori guztia itsas bizitza suntsitzen ari da, eta planetako oxigeno-ekoizle nagusiak diren ozeanoak hiltzen.

“Ingurumen-kontzientzia hori sortzeko, Zarauzko gazte batzuei galderak egin dizkiegu euren iritzia ezagutzeko. Era berean, kanpaina honetarako bideo batzuk sortzen laguntzeko eskatu diegu. Hondartzako eta Malekoiko argazkiak erakutsi dizkiegu, zaborrez beteta, festa-gau baten ostean, eta oso hunkituta geratu dira. Euren iritzi eta ekarpenekin 4 bideo egin ditugu, Erlo Telebistan emitituko ditugunak eta sare sozialetan partekatuko ditugunak, kanpaina ezagutarazteko kartel batez gain”, gaineratu du zinegotziak.

Zarauzko Udalak garbiketa-zerbitzu bereziak jartzen ditu martxan, goizeko lehen orduan dena garbi egon dadin, eta gauean ere jarduten dute batzuetan. Horrek, gainera, gastua eta eragozpenak suposatzen die herritarrei. Baina, hala ere, hondakin askok itsasoan amaitzen dute.

“Euskal Jaia bezain maiteak diren Zarautzeko jaietan, gure kaleetako eta hondartzako zoruak hondakinez beteta amaitzen du, gehienak plastikoak, eta behin itsasoan egonda, ehunka urte beharko dira deskonposatzeko. Plastikozko botila batek, adibidez, 500 urte behar ditu deskonposatzeko, eta, denbora horretan, mikroplastiko tonak sortzen dira, gero gure mahaira eramaten ditugun arrainek irensten dituztenak. Urte batzuk barru horrela jarraituz gero, plastiko gehiago egongo dira itsasoan arrainak baino, eta hondakin horiek gure organismoan sortuko dizkiguten osasun-arazoez hitz egin beharko dugu. Benetan erraza da hondakinak dagozkien edukiontzietara botatzea. Zaborrak itsasoan eragiten duen kaltean pentsatu besterik ez dugu egin behar, eta keinu txiki batekin natura zaintzen lagunduko dugu” amaitu du Vazquezek.

https://youtube.com/watch?v=vyIKGdTp8Oc%3Fsi%3DelrC7ZNfuboh7B0h
https://youtube.com/watch?v=MetpCKUfqqM%3Fsi%3DVL4Afw8IPguSPs6-
https://youtube.com/watch?v=tMK3Djr_E88%3Fsi%3DdKAop9AikuU_9Ayz
https://youtube.com/watch?v=OTfbrN7zn1c%3Fsi%3DEPOZHWdafegkT1iB

DESKARGATZEKO

“Itsasoan zaborrik ez” kanpaina – kartela (JPG 4,2MB)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude