GARBIKETA PRODUKTU NATURALAK EGITEN IKASTEKO IKASTAROA

2023/12/11

Geroz eta gehiago dira gure etxeetan erabiltzen ditugun garbiketa produktuak, merkatuan dagoen aukera benetan zabala da eta. Baina garbiketa produktu konbentzionalek toxikotasun maila handia izaten dute eta ingurumenari eta gure osasunari berari ere kalteak eragiten dizkiote.

“Ingurumen arlotik plastikoak murrizteko hainbat kanpaina bultzatu ditugu, herritarrak arazo honekiko sentsibilizatzeko eta sortzen duten kutsadura eta kaltea murrizteko asmoz”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak. “Bereziki kaltegarria da gure itsaso eta ozeanoetan sortzen duten kaltea. Bertan plastikoak eta beraiengandik sortzen diren mikroplastikoak metatzen dira, bertako ekosistemak akabatzen eta elika katean sartzen, guregana ere heltzeko”. 

Helburu horrekin, kasu honetan beste ekimen desberdin bat sortu da, zera da, herritarrak beren buruaren jabe bihurtzen, beren produktu naturalak eta plastikorik gabekoak sortu ahal izateko.

Joan den urtean hainbat ikastaro labur eskaini ziren Zarautzen sendabelarren inguruan. Baina ikastaro hauek halako interesa piztu zuten herritarrengan gaian gehiago sakontzeko eskaera sortu zela. Hala, Ingurumen Sailetik “Geure gorputzean eta etxean burujabe” izeneko ikastaro trinkoa antolatu da. Bertan 10 saio eskainiko dira, zaintza ekologikoa hizpide hartuta. Kurtsoa Aiora Urbieta Eizagirrek bideratuko du.

Produktu toxiko hauen eta erabilera bakarreko plastikoen erabilera murrizteko asmoz, Aiora Urbietak urteak daramatza etxean egindako garbigarri ekologikoak (produktu naturalekin egindakoak) eta produktu kosmetiko natural alternatiboak egiten. Aiorak dion bezala, supermerkatuetan erosten diren produktuak bezain eraginkorrak dira etxean egindakoak. Hauek nola egin erakusteko 10 saioko ikastaroa prestatu digu, besteak beste hortzetako pastak eta ahorako elixirrak, gorputz eta aurpegirako oinarrizko xaboiak, erabilitako olioarekin xaboiak egiten, arropa garbigarriak zein leungarriak…

Ikastaroak asteazkenetan eskainiko dira eta abenduaren 13an hasi eta otsailaren 28an amaituko da. Ikastaroak bi txandatan burutuko dira: lehena 14:30tatik 16:30tara (gazteleraz) eta bigarrena 17:00tatik 19:00tara (euskaraz).

Ikastaro hau egiteko lehendik sendabelarren ikastaroa egin duten herritarrek izango dute lehentasuna. Hala ere, lehen txandan oraindik bi plaza geratzen dira libre. Beraz norbaitek parte hartzeko interesa izango balu, 943005159 telefonora edo zarautz@eraztunberdeurdina.eus helbidera idatzi dezake.

DESKARGATZEKO

Zaintza ekologikoa ikastaroa – Kartela (PNG 3,6MB)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude