ZARAUZKO UDALAK ITXASMENDIKO TENIS PISTAK BERRITU DITU

2026/05/25 Zarauzko Udalak amaitu ditu Itxasmendiko tenis pistak berritzeko lanak. Jarduketa Itxasmendi Auzo Elkarteak egindako proposamenetik abiatu da, eta auzoetako kirol ekipamenduak hobetzeko udal konpromisoaren barruan kokatzen da. Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Kirol zinegotziak nabarmendu duenez, “esku-hartze hau lan egiteko dugun moduaren adibide ona da: auzoei …

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA LGTBIFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNEAN

2026/05/17 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuen. Mugarri garrantzitsua izan zen, izan ere, LGTBI pertsonen eskubideen aitortzan urrats erabakigarria ekarri zuen. 2005etik, egun hau LGTBIfobiaren aurkako borrokarako eguna bihurtu da. Urte hauetan, hainbat aurrerapen egin dira lege- eta …

ZARAUTZEK SEXU-ANIZTASUNAREKIKO KONPROMISOA BERRETSI DU MAIATZAREN 17KO LGTBIFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNAREN HARIRA

2026/05/15 Maiatzaren 17an ospatzen den LGTBI+fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailak sexu- eta genero-aniztasunarekiko errespetuarekin, askatasunarekin eta berdintasunarekin duen konpromisoa berretsi nahi du, baita gorroto diskurtsoen eta edozein diskriminazio motaren aurrean duen erabateko gaitzespena ere. Data honek 1990eko maiatzaren 17a gogorarazten …

ZARAUZKO UDALAK GAUEKO TXIMELETAK IKUSTEKO IRTEERA ANTOLATU DU ERAZTUN BERDE URDINAREN PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

2026/05/12 Zarauzko Udaleko Ingurumen Departamentuak gaueko tximeletak ikusteko irteera antolatu du datorren maiatzaren 15erako, ostirala, Zerynthia elkarteko Dan Lertxundirekin batera. Jarduera Eraztun Berde Urdinaren urteko programazioaren barruan kokatzen da, eta 21:30ean izango da Vista Alegreko Torreoian. Bi ordu inguruko iraupena izango du. Proposamen honen bidez, …

ARTEA ETA NATURA EMAKUMEEN* ETXEKO PROGRAMAZIOAN

2026/05/08 Zarauzko Emakumeen* Etxeak emakumeei zuzendutako kultur eta ongizate jardueren programa antolatu du maiatzerako eta ekainerako. “Programazio honen bidez, topaketarako, hausnarketarako eta ongizaterako guneak eskaini nahi dizkiegu emakumeei, ahalduntzea eta parte-hartzea sustatzen duten kalitatezko kultur proposamenak eta naturako jarduerak hurbilduz”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) …

TOKIKO GOBERNU BATZARRAK ONARTURIKO ZARAUZKO ZARATA MAPA JENDAURREAN JARRI DU UDALAK HERRITARREN ALEGAZIOAK ETA EKARPENAK JASOTZEKO

2026/04/30 Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko martxoaren 23an, Zarauzko Zarata Mapari hasierako onespena eman zion. Erabakia apirilaren 27an argitaratu da bai Gipuzkoako eta bai Euskadiko Aldizkari Ofizialetan. Jendaurreko epea hilabetekoa da, hau da, maiatzaren 27a arte (barne), interesdunek alegazioak edo ekarpenak egin ahal izango dituzte. Informazio …

AFROFEMINISMOARI BURUZKO MAHAI-INGURUA EGINGO DA MAIATZAREN 6AN ZARAUZKO EMAKUMEEN ETXEAN

2026/04/29 Datorren asteartean, maiatzak 6, 18:00etatik 19:30era, Zarauzko Emakumeen* Etxean “Feminismoa Afrikako Euskal Emakumeen Ikuspegitik” mahai-ingurua egingo da, afrofeminismoan, intersekzionalitatean eta emakume afrikarrek eta euren ondorengoek bizi dituzten errealitate anitzetan sakontzeko herritar guztiei irekitako hausnarketa- eta elkarrizketa-gunea. Jarduera Emakumeen Etxean egingo da (Nafarroa Kalea 3-C) …

ZARAUTZ FAMILIA GIROAN EKIMENAK BERE BOSTGARREN EDIZIOA OSPATUKO DU FAMILIENTZAKO ASTEBURU APARTA ESKAINIZ

2026/04/24 Datorren asteburuan, maiatzaren 1, 2 eta 3an Zarautz Familia Giroan ekimenaren bostgarren edizioa ospatuko da, Zarauzko Turismo departamentuak antolatuta, Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Ingurumen departamentuekin elkarlanean, eta Zurekin Zarauzko Ostalarien elkartearen, Murkil Zarauzko dendarien elkartearen eta  Merkatu Plaza Bizirik elkartearen laguntzarekin. Ekimen honen helburua …

ZARAUZKO UDALAK ERREKETAKO GARBIKETA ZERBITZUA BERRITU DU, URTEAN BI ALDIZ ZABORRA KENTZEKO

2026/04/23 Zarauzko Udalak Txukun Lorazaintza enpresari esleitu dio berriz ere udalerriko erreketan eta hezeguneetan pilatzen den zaborra biltzeko zerbitzua. 2015etik martxan dagoen kontratu honek udalerriko gune lauan dauden errekasto eta hezegune nagusietan jarduten du, eta urtean bi aldiz egiten da garbiketa: apirilean eta irailean, azken …

LARUNBAT HONETAN LEHIATUKO DA ZARAUZKO BI HARRI TXAPELKETA

2026/04/22 Zarautz Kirol Elkarteko Herri Kirolak sailak antolatuta, Zarauzko Udalaren laguntzarekin, Zarauzko Bi Harri Txapelketaren edizio berri bat jokatuko da larunbat honetan, apirilaren 25ean, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, 18:00tatik aurrera. Aurtengoan ere, emakume zein gizonezkoak ikusi ahal izango ditugu harri baldarrekin lehian. Emakumezkoen kasuan, aurtengoa iada …