ATZERRITARREN IKASKETAK HOMOLOGATZEKO AHOLKULARITZA ZERBITZUA JARRI DU MARTXAN UDALAK

Zarauzko Udalak atzerritarrei euren ikasketak eta formakuntza homologatzeko aholkularitza zerbitzua jarri du martxan. Immigrazio eta Berdintasun Sailek antolaturiko zerbitzu hau Emakumeen* Etxean egongo da eskuragarri hileko azken ostiraletan, 14:00etatik 18:00etara. Datuen arabera, Euskal Autonomi Erkidegora atzerritik iristen diren 10 lagunetik, hiruk erdi mailako ikasketak dituzte, …

ZARAUZKO ERAZTUN BERDE URDINAREN MAPA EGUNERATUA ESKURAGARRI TURISMO BULEGOAN

Eskuragarri dago jada Zarauzko Eraztun Berde Urdinaren mapa eguneratua Turismo Bulegoan. Duela gutxi Hiruerreketa auzotik pasatzen den zati berria gehitu zaio ibilbideari eta guztira, 11,7 kilometroko distantzia duen bira osatzen du. Ibilbide honek Zarauzko gune natural guztiak igarotzeko aukera ematen du, hala nola, Zingira basoa, …

ZARAUZKO UDALAK ELIKAGAIEN XAHUKETA GUTXITZEKO “GOURMET BAG” PROIEKTUA BULTZATU DU

Zarauzko Udaletik gure gizartean dagoen elikagaien xahuketaren arazoari aurre egin nahi zaio eta horretarako, sentsibilizazio kanpaina bat jarriko da martxan. Elikagai xahuketaz hitz egiten denean, elikagaien produkzioaren kate osoan zehar aprobetxagarriak izan daitezkeen eta bazterrean utzitako elikagaiak hartzen dira kontuan. Kalkuluen arabera, Euskal Autonomi Erkidegoan …

ERAZTUN BERDE URDINA HIRUERREKETA AUZOTIK PASATZEKO BIDE BERRIA IREKI DU ZARAUZKO UDALAK

Gaurtik, Zarauzko Eraztun Berde Urdinak beste ibilbide bat izango du Hiruerreketa auzoan zehar. Duela urte batzuk, bertako auzotarrek erabiltzen zuten bide bat zegoen, baina gaur egun ezinezkoa zen bertatik igarotzea, dena sasiz beteta baitzegon. Horregatik, auzotarrak Udalarekin kontaktuan jarri ziren bide hau berreskura zedin eskatzeko. …

ZARAUZKO UDALAK “PLANETAREN ORDUA” EKIMENEAN PARTE HARTZERA DEITU DITU HERRITARRAK

Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen eta Agenda 21 zinegotziak deialdia egin die zarauztarrei datorren martxoaren 27an, Planetaren Orduan, euren etxeetako argi eta gailu elektroniko guztiak itzal ditzaten ordubetez. “Keinu sinbolikoa da, baina garrantzitsua, aldaketa klimatikoaren arazoaz ohartarazteko. Planeta bakarra daukagu, eta ez dago B planik. Konturatu …

ERAZTUN BERDE URDINEAN ORIENTAZIO IBILIBIDE IRAUNKOR BAT JARRI DU ZARAUZKO UDALAK, GOT ORIENTAZIO TALDEAREKIN

Zarauzko Udalak eta herrian errotuta dagoen GOT Orientazio taldeak, herriguneko orientazio kiroleko ibilbide berria egin dute. Modu honetan, aire librean Zarautzen egin daitekeen kirol eskaintza areagotuko da eta orientazioaz gozatzeko aukera izango da. Orientazio ibilbide iraunkor hau, Zarauzko Eraztun Berde Urdinean kokatuta dago, zehazki Arkamurka …

ARROSATEGI PARKEKO ZIPRESA MOZTU DUTE SEGURTASUNA BERMATZEKO

Arrosategi Parkean dagoen zipresa moztu dute segurtasuna bermatzeko. Azkenaldian zuhaitzaren adar batzuk erortzen ari ziren eta arriskutsua izan zitekeen bertara gerturatzen zirenentzat. Patxi Elola (PSE-EE), concejal de Jardinería, explica en este vídeo los motivos y los detalles de la tala del ciprés : https://youtu.be/QyBSnbP-KT4

AUTODEFENTSA FEMINISTA IKASTAROA ANTOLATU DU EMAKUMEEN* ETXEAK

Emakumeentzako Jabetze eskolaren baitan, autodefentsa feminista Ikastaroa martxoaren 27an izango da, larunbata. Bertaratzen direnek arlo teorikoa eta praktikoa landuko dituzte. Erasoak identifikatu eta indarkeria nondik datorren ikasteaz gain, eguneroko bizitzan gertatzen diren erasoei aurre egiteko mekanismoak jorratuko dituzte. Norbere buruarekiko konfiantza berreskuratzeko asmoz, norberaren gaitasunak …

2021EKO MARTXOAREN 8KO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

Dimentsio anitzeko krisi sistemikoa bizi dugu, gurutzatu eta erlazionatu egiten dena aurretik zeuden beste krisi batzuekin, besteak beste, ekologikoa eta zaintza arlokoa. Pandemiak agerian utzi ditu mugimendu feministak eta emakumeen kolektiboak egiten ari ziren zenbait aldarrikapen: giza bizitza zaurgarria da, eta giza ingurunearen, ingurumenaren eta …