SURF IKASTAROA EMAKUMEA* SURFLARI ELKARTEAREN ESKUTIK DATORREN EKAINAREN 12AN

2022/06/01

Emakumeen* Etxeko Mahaian sortutako proposamen baten baitan, datorren ekainaren 12an (igandea) surf ikastaro bat eskainiko du Emakumea* Surflari elkarteak Zarautzen, Emakumeen* Etxearekin elkarlanean.

“Emakumeen* Etxeko Mahaia, emakumeen partaidetza bermatzeko organoa da. Bertan parte hartzen du surflari elkarte honek, beste emakume batzuekin batera. Mahai honek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea bilatzen du eta bertan parte hartzen duten emakumeek proposamen desberdinak egiten dituzte helburu hori lortzeko”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak. “Kirolean ere parekidetasuna bilatzen da eta Emakumea* Surflari elkartearen proposamenak arlo honetan genero-berdintasuna sustatzeko eta emakumeak praktika honetara hurbiltzeko balio izango du”.

Bere aldetik, June Torrealdai, Emakumea* Surflari elkarteko kideak azaldu duenez, “gure elkartean antolatzen ditugun jarduera hauek taldean egiten ditugu;  gure auto-ezagutza lantzeko eta beste emakume batzuekin elkarbanatzeko, elkarren arteko laguntza sareak sortzeko, loturak eta esperientziak bizitzeko gorputz ahalduntze integralaren prozesuan, bai fiskoan eta baita emozionalean ere”.

Ikastaroa datorren ekainaren 12an izango da 9:00etatik 11:00etara, topagunea Emakumeen* Etxean izango duelarik. Ikastaroaren kostua 10 eurokoa izango da eta elebitan gauzatuko da.

Emakume interesdunek ekainaren 9a baino lehen eman beharko dute izena:

–    Telefonoz: 943 005 136.
–    Email bidez: emakumeen-etxea@zarautz.eus.
–    Emakumeen* Etxean bertan (Nafarroa kalea, 3).

DESKARGATZEKO

Emakumeak surflari – Kartela (PDF 7,6MB)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude