NAZIOARTEKO INGURUMEN EGUNAREN INGURUAN HAINBAT EKIMEN ANTOLATU DITU UDALAK

2022/06/03

Zarauzko Udalak ekimen anitzak antolatu ditu Ingurumen Nazioarteko eguna ospatzeko. “Ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta, ‘Lur bakar bat’ lelopean, natura babesten lagunduko duten ekintzak sustatuko ditu”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak. “Helburu honekin, Eraztun Berde Urdinaren ekimenetik, orotariko aktibitate erakargarriak eskaintzen ari gara herritarrei, eta oso harrera ona izaten ari dira”.

Ekaineko ekitaldi hauekin amaitzeko, Zarautz inguruan daukagun biodibertsitatea ezagutzeko bi ekimen izango ditugu, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik. Datorren ekainaren 10ean eta 18an gure inguruko Odonatuak, narrastiak eta anfibioak behatu eta horien inguruan gehiago ikasteko aukera aparta izango da:

•    IKASTAROA – Zarauzko anfibio, narrasti, burruntzi eta sorgin orratzen identifikazioa.
o    Ekainak 10, ostirala.
o    18:00etan
o    Arkamurka Natur Taldearen egoitzan (Santa Marina Kalea, 2).
o    Izen ematea: zarautz@eraztuberdeurdina.eus / 943005159

•    IRTEERA – Ezagutu Zarauzko anfibio narrasti, burruntzi eta sorgin orratzak.
o    Ekainak 18, larunbata.
o    10:00 – 13:00
o    Vista Alegre auzora igotzeko Aldapetako igogailuak.
o    Izen ematea: zarautz@eraztuberdeurdina.eus / 943005159.

Ekitaldi hauen, eta Udaleko Ingurumen departamentuak eskaintzen dituen beste ekimenen berri izateko buletina jaso nahi duen herritarrek mezu bat idatzi beharko dute zarautz@eraztunberdeurdina.eus helbidera.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude