EKAINAREN 1ETIK 15ERA OSPATUKO DA CIMASUB ZARAUZKO ITSAPEKO ZINEMAREN NAZIOARTEKO ZIKLOA

2022/05/26

Ekainaren 5eko Ingurumenaren Nazioarteko eguna eta ekainaren 8ko Ozeanoen Nazioarteko Egunaren baitan, CIMASUB Zarauzko Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko zikloa izango dugu Zarautzen. 2022koa, zine ziklo honen 12. edizioa izango dugu eta aurtengo leloa da “Itsasoarekiko maitasunak guztiarekin ahal duenean”.

“Itsasoetan zabaltzen den zaborra handituz doa eta hori onartezina da. Ozeanoen kutsadura murrizteko funtsezkoa da gizartea sentsibilizatzea. Horixe da gure helburu nagusia CIMASUB Zarautzen antolatzean”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak.

“Azken egunetan argitaratu da Munduko Meteorologia Erakunderen klima egoeraren txostena eta ondorioak oso larriak dira. Txosten honetan jasotzen da azken zazpi urteak izan direla ezagutzen diren beroenak gure planetan”, gehitu du Vazquezek. “Egoera honen aurrean, sentsibilizazioa ezinbestekoa da eta horixe da gure helburua: itsasoen edertasuna erakutsi eta aldi berean, zaintzearen garrantziaz ohartaraztea”.

CIMASUB zikloaren baitan, ekainaren 1, 8 eta 15ean, arratsaldeko 19:00etan, itsaspeko zinemaren film labur eta dokumental onenak proiektatuko dira Modelo Aretoan. Sarrera doakoa izango da aretoaren aforoa bete bitartean. Honez gain, Aurtengo CIMASUBera aurkeztutako argazki onenen erakusketa izango dugu Merkatu Plazako lehen solairuan, ekainaren 1tik 15era. Asteazkenetik larunbatera ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da eta igandetan, aldiz, 12:00etatik 14:00etara. Argazki aukeraketa honek munduko itsaspeko hondoetan zehar eramango gaituzte. Espezie bitxi eta deigarrienak erakutsiko dizkigute, gutxitan ikusten diren egoeretan.

Aurtengo berritasunetako bat Txikizikloa izango da. Ikastetxeekin elkarlanean, herriko gaztetxoek aukera izango dute itsasoaren edertasunaz gozatzeko eta, aldi berean, itsasoaren biodibertsitatea babesteko beharraz ohartarazteko. Ekimen honetan, lehen hezkuntzako 300 ikasle inguruk parte hartuko dute, eta eskolan material didaktikoa lantzeaz gain, ekainaren 1ean Modelo Aretoan CIMASUB zikloko laburmetraien aukera ikusteko aukera izango dute.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude