ZARAUZKO UDALAK IRTEERA GIDATUA BULTZATU DU ERAZTUN BERDE URDINEAN, ITULAZABALGO PUTZUAK EZAGUTZEKO ETA HOBETZEKO

2026/10/07 Zarauzko Udalak, Ingurumen Sailaren bitartez, urriaren 17rako, larunbata, irteera gidatu bat antolatu du Itulazabalgo hezeguneetara, Eraztun Berde Urdinaren jardueren barruan. Ekimenaren helburua da udalerriko naturagune interesgarrienetako batera hurbiltzea herritarrak, eta hezegune txiki horiei lotutako biodibertsitatea gertutik ezagutzeko aukera ematea. Bisita Aranzadi Zientzia Elkarteko bi …

ARITZBATALDE KIROLDEGIAK SARBIDE SISTEMA BERRITUKO DU

2026/09/30 Aritzbatalde kiroldegiak sarbide sistema berrituko du bihartik aurrera, indarrean dagoen araudira egokitzeko. Aldaketa horrekin batera, erabiltzaileek instalazioetara mugikorrarekin sartzeko aukera izango dute, NIK Patrika aplikazioaren bidez. Abuztuaren hasieratik kiroldegiko harreran banatzen ari den txartel fisiko berria ere erabili ahal izango dute. Inaxio Illarramendi (PSE-EE) …

2027. URTERAKO ORDENANTZA FISKALAK ETA PREZIO PUBLIKOAK ADOSTU DITU ZARAUZKO UDALAK

2026/09/25 Aste honetan ospaturiko Zarauzko Udalaren ohiko iraileko Udalbatzarrean datorren urteari begira garrantzitsuak izango diren hainbat gai jorratu ziren, esaterako 2027ko ordenantza fiskalak, prezio publikoa eta zerga turistikoa. Ordenantza fiskalei dagokienez, Udalak aurkeztutako proposamena aho batez adostu zen. Proposamen honen oinarrian ideia sinple bat dago: …

ZARAUZKO UDALAK SUKALDEKO OLIO ERABILIAZ XABOIA EGITEN IKASTEKO IKASTAROA ANTOLATU DU

2026/09/25 Eraztun Berde Urdina proiektuak ikastaro praktiko bat antolatuko du erabilitako sukaldeko olioa etxea garbitzeko xaboi bihurtzen ikasteko. Ekimen horren bidez, ohiko hondakin bat berrerabiltzeko eta baliabide erabilgarri bihurtzeko modu erraz bat hurbildu nahi zaie herritarrei. Eraztun Berde Urdinaren ardura duen zinegotziak, Gloria Vazquezek (PSE-EE), …

UDALAK ZARAUZKO HEZEGUNEETAKO BIOANIZTASUNAREN INBENTARIOA EGINGO DU

2026/09/23 Udalak Aranzadi Zientzia Elkartea kontratatu du udalerriko hezeguneetako bioaniztasuna aztertzeko, emaitzak herritarrei ezagutarazteko eta eremu horien kudeaketa proposamenak egiteko. Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak herritarrei jakinarazi nahi die bioaniztasunaren ezagutza eta zaintza indartzeko lan hau martxan dela, eta laster izango ditugula inbentarioaren emaitzak. Izan …

ANIMALIEN ONGIZATEKO ETA BIZIKIDETZAKO ORDENANTZA BERRIAREN BIGARREN BILERA PARTE-HARTZAILEA EGINGO DU ZARAUZKO UDALAK IRAILAREN 15EAN

2026/09/11 Zarauzko Udalak aurrera darama herriko animalien ongizaterako eta bizikidetzarako ordenantza berria garatzeko prozesu parte-hartzailea. Uztailaren 27an egindako lehenengo aurkezpen-bileraren ostean eta herritarren zein eragileen lehen ekarpenak jaso ondoren, bigarren bilera irekia deitu du Udalak datorren astearterako, irailak 15. Bilera Etxezabalako Bilera Aretoan (Kale Nagusia, …

BUELTAN DIRA ARITZBATALDE KIROLDEGIKO UDAL KIROL PROGRAMAK

2026/09/07 Zarauzko Udaleko Kirol Departamentuak udal kirol programak eskainiko ditu 2026-2027 ikasturtean ere, azken urteetako ildoari jarraituz. Programa horien helburua herritar guztiei kirola egiteko aukera erraztea da, arreta berezia eskainiz kolektibo zaurgarrienei. Eskaintzaren barruan egongo dira, besteak beste, aniztasun funtzionala duten helduentzako aretoko eta igeriketako …

EMAKUMEEN* ETXEKO JABETZE ESKOLAK IZEN-EMATEAK IREKI DITU UDAZKENEKO PROGRAMAZIORAKO

2026/09/04 Gloria Vázquez (PSE-EE) Zarauzko Berdintasun zinegotziak Emakumeen* Etxeko Jabetze Eskolaren programazio berria ezagutzera animatu ditu udalerriko emakumeak. Ekimen hau udazken honetan itzuliko da, emakumeen ongizatea, parte-hartzea, sormena eta ahalduntzea sustatzeko diseinatutako ikastaro, tailer eta topaguneen eskaintza zabal eta anitzarekin. “Udaletik Emakumeen* Etxearen aldeko apustua …

ARITZBATALDE PILOTALEKUAK ITXURA BERRIA ESTREINATU DU

2026/07/24 Zarauzko Udalak amaitu ditu Aritzbataldeko pilotalekua berritzeko eta margotzeko lanak. Jarduketa horri esker, instalazioaren irudia berritu da, eta udalerriko kirolgune erabilienetako bat hobetu da. Pilotalekuaren kolore berria aukeratzeko, Kirol Departamentuak inkesta bat egin zuen erabiltzaileen artean. Gris iluna izan zen aukera irabazlea, botoen %87 …

ANIMALIEN ORDENANTZAREN INGURUKO SAIO IREKIA ANTOLATU DU UDALAK ASTELEHENEAN

2026/07/23 Zarauzko Udalak pauso garrantzitsua eman nahi du herriko bizikidetzaren eta animalien babesaren eremuan. Datorren astelehenean, uztailak 27, animalien ongizateari eta bizikidetzari buruzko ordenantza berriari forma emango dion prozesu parte-hartzailea aurkeztuko da jendaurrean. Ekitaldia Etxezabalako bilera aretoan (Kale Nagusia, 29) izango da, arratsaldeko 18:00etan. Udalaren …