ZARAUZKO IKASLEEK ESKOLAKO 2030 AGENDAREN URTEKO BATZARREAN PARTE HARTU DUTE

2022/06/08

Azken bi urteetan modu presentzialean antolatzeko aukerarik ez izan ondoren, gaurkoan, berriz ere, Eskolako 2030 Agendaren urteko batzarra ospatu da udaletxeko Pleno Aretoan. Urtean zehar, Zarauzko zazpi eskola zentroetako ikasle eta irakasleek 2030 Plan Estrategikoaren baitan dagoen Garapen Jasangarrirako Helburuetako bat landu dute eta gaur, Udaleko zinegotzien aurrean aurkeztu dute egindako lana. Landuriko gaia, hain zuzen ere, ‘Lehorreko Ekosistemak’ izan da, 15. Garapen Jasangarriko Helburuaren barnean kokatzen dena eta, horren baitan, herriko gune desberdinetako zelai eta larreetako landareen ekosistemak aztertu dituzte.

“Eskolako 2030 Agendaren bitartez, ikasleek laguntzen digute Zarautzen dauzkagun altxor naturalak herritarrei zabaltzen eta naturarekiko sentsibilizazioa egiten”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak eta 2030 Eskola Agenda proiektuaren arduradunak. “Eta bereziki, euren proposamenen bitartez, gauza gehiago egitera bultzatzen gaituzte. Lan ederra egin dute eta eskerrak eman nahi dizkiet ikasle zein irakasleei egindako lanarengatik”.

Pleno Aretoan, ikasleen galdera eta proposamenak erantzuten izan dira Xabier Txurruka alkatea; Gloria Vazquez Parekidetasun eta Ingurumen zinegotzia eta Eskola Agenda 2030 proiektuaren arduraduna; Leire Arana Kirol, Boluntariotza eta Landa Garapeneko zinegotzia; Iker Basurko Mugikortasun eta Proiektu Estrategikoetako zinegotzia; eta Patxi Elola Lankidetza eta Lorezaintza zinegotzi arduraduna.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude