ARKAMURKA LANDAKETA EGINGO DA HERRITARREKIN BATERA LARUNBAT HONETAN GESOERREKAN

2026/02/19 Larunbat honetan, otsailaren 21ean, arkamurka edo artelatzen landaketa egingo da herritarrekin batera Gesoerrekan. Landatuko diren zuhaitzak 2023ko udazkenean Gesoerreka basoan herritarrekin bildutako ezkurretatik hazitakoak dira. Zuhaitz landaketa honen bidez, jarraipena eman nahi zaie aurretik egin diren leheneratze-lanei. Horregatik, ekintza honetan parte hartzera gonbidatuak daude …

36. LILATOIRA JOATEKO BI AUTOBUS ANTOLATUKO DITU ZARAUZKO UDALAK

2026/02/12 Beste urte batez Zarauzko Udaleko Kirol departamentuak, Berdintasun departamentuarekin elkarlanean, datorren martxoaren 1ean Donostian ospatuko den 36. Lilatoira joan-etorria egiteko autobusa antolatuko du. Aurten, gainera, lehenengo aldiz bi autobus jarriko ditu zarauztarren eskura Donostiara joateko. Autobusak Aritzbatalde kiroldegi pareko biribilgunetik aterako dira 9:00etan eta …

ANDONI IRURETAGOIENA “IZETA VI”-aren ERRONKA HARTUKO DU APIRILAREN 11N ZARAUZKO LEGE ZAHARREN ENPARANTZAK

2026/02/11 Zarauzko Lege Zaharren Enparantzan lehen mailako kirol ekitaldi baten lekuko izango da datorren apirilaren 11n. Andoni Iruretagoiena, Izeta VI.a marka ezartzeko lanetan arituko da. Lan hauen baitan, 100 kiloko harri esferikoari 50 altxaldi egin, hamar kanaerdiko moztu eta bost kilometro korrika egin beharko ditu …

KLIMA BABESLEKUA BERMATZEKO IXPILLAKO AINTZIRAN EGINDAKO LANAK AURKEZTU DITU FORU ALDUNDIAK

2026/02/09 Ixpillako aintzira Iñurritzako (Zarautz) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) batean dago, eta funtzio ekologiko garrantzitsua du hegazti migratzaileen eta bertan negua igarotzen duten beste espezie batzuen atsedenari, elikadurari eta ugalketari dagokienez. Inguruko ur gezako puntu bakarra da, eta azken urteetan arriskuan egon da, itsas mailaren …

ZARAUZKO BERDINTASUN DEPARTAMENTUAK BAT EGIN DU INDARKERIA BIKARIOA IKUSARAZTEKO “LATIDOS MARIPOSAS” PROIEKTUAREKIN

2026/02/05 Zarauzko Udaleko Berdintasun Departamentuak bat egin du indarkeria bikarioaren aurkako “Latidos Mariposas” proiektuarekin. Itziar Pratsek eta Isabel Martinezek bultzatutako sentsibilizazio-ekimen bat da, indarkeria matxistaren muturrekoenetako adierazpen bat ikusarazteko: seme-alaben aurka egindako indarkeria, amei ahalik eta kalte handiena eragiteko helburuarekin. “Latidos Mariposas” proiektuarekin bat egitea …

ZARAUZKO PSE-EEk JARRERA ARRAZISTAK GAITZETSI ETA KARAMBOLA MERKATARITZARI BABESA ADIERAZI DIO

Zarauzko alderdi Sozialistatik irmoki gaitzetsi nahi dugu gure udalerrian gertatzen den jarrera arrazista, xenofobo edo diskriminatzaile oro, edonondik datorrena eta nornahiren aurka zuzentzen dela. Komunikabide batean jaso berri diren gertakariak, non Karambola bazarrak langileekiko irainak eta errespetu faltak salatzen dituen, ezin dira normalizatu. Zarautz herri …

OTSAILAREN 11TIK 25ERA OSPATUKO DA ZARAUZKO CIMASUB JAIALDIA

2026/01/30 Otsailaren 11tik 25era ospatuko da aurtengo Cimasub Zarautz 2026 jaialdia. Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 16. edizioa ozeanoen edertasuna esploratzeko eta bertako sekretuak ezagutzeko aukera paregabea izango da. Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren helburua da itsas hondoa ezagutaraztea eta harenganako maitasuna eta errespetua transmititzea. Horretarako, baliatzen …

ASTEAZKENEAN OSPATUKO DA ZARAUZKO KIROL SARIEN EKITALDIA

2026/01/22 Hilabete bukaeran ospatuko da aurtengo Zarauzko Kirol Sarien ekitaldia. Bertan, azken urtean aipagarriak izan diren kirolari eta taldeei aitortza egingo zaie, baita babesle eta kirolari oso lotuta izan diren pertsonei ere. Ekitaldia Modelo Aretoan ospatuko da urtarrilaren 28an, 19:00etatik aurrera. Hauek dira 2025eko Zarauzko …

NORTHFIT ZARAUTZEN HIRUGARREN EDIZIOAK 600 KIROLARI BATUKO DITU ASTEBURU HONETAN ARITZBATALDE KIROLDEGIAN

2026/01/14 Zarautz, beste urte batez, kirol funtzionalaren erreferente bilakatuko da Northfit Zarautz txapelketaren hirugarren edizioarekin. Kirol proba hau dagoeneko kirol modalitate honen egutegian ezarrita dago. Ekitaldiak 600 atleta bilduko ditu asteburu honetan Aritzbatalde kiroldegian. Emakumeen parte-hartzeak gora egiten jarraitzen du, parte-hartzaile guztien % 45eraino, eta …