2026/07/24
Zarauzko Udalak amaitu ditu Aritzbataldeko pilotalekua berritzeko eta margotzeko lanak. Jarduketa horri esker, instalazioaren irudia berritu da, eta udalerriko kirolgune erabilienetako bat hobetu da.
Pilotalekuaren kolore berria aukeratzeko, Kirol Departamentuak inkesta bat egin zuen erabiltzaileen artean. Gris iluna izan zen aukera irabazlea, botoen %87 eskuratuta.
Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Kirol zinegotziak positiboki baloratu ditu bai lanen emaitza, bai herritarren parte-hartzea: “Pilotalekua berritu nahi genuen, baina erabiltzaileek erabakian parte hartzea ere garrantzitsua iruditzen zitzaigun. Inkestaren emaitza oso argia izan zen, eta gehiengo zabalak aukeratutako kolorea errespetatu dugu”.
Illarramendik gaineratu duenez, “pilotalekuak orain irudi modernoagoa eta zainduagoa du, jasotzen duen erabilerarekin bat datorrena. Zarauzko kirol instalazioak hobetzen jarraituko dugu, egunero erabiltzen dituzten pertsonak entzunez”.
Udalak eskerrak eman dizkie inkestan parte hartu duten pertsona guztiei, eta instalazioa zaintzeko eta egoera onean mantentzeko lankidetza eskatu die erabiltzaileei.

