2025/04/11 Zarauzko Udalak Aste Santurako irteera gidatuak antolatu ditu Eraztun Berde Urdinera, ingurune natural honen balioa ezagutarazteko. Bisita gidatuak 3 ibilbidetan egingo dira: Hezeguneetakoa Arkamurkakoa, eta Iñurritzakoa. Lehenengo biak ostiral arratsaldean eskainiko dira, txandaka, eta Iñurritzakoa Pazko asteko larunbat goizean eskainiko da, itsasbeherarekin bat eginda. …
ZARAUZKO UDALAK ERAZTUN BERDE URDINERA IRTEERA GIDATUAK ESKAINIKO DITU ASTE SANTUAN








