Tximeleta formako lorategia ondu dute Iritan, 436 landarez osatua eta intsektu polinizatzaileei zuzenduta. Horri buruz hitz egin dute Gloria Vazquez Ingurumen zinegotziak eta Ainara Garcia Zarauzko Eraztun Berde-Urdineko teknikariak urtarrileko azken Gukastekan.
Tximeleta formako lorategia ondu dute Iritan, intsektu polinizatzaileei zuzenduta. Guztira, 30 espezietako 436 landare landatu dituzte eremuan, eta azalpen panela eta intsektu hotel bat ere jarri dituzte. Gloria Vazquez Ingurumen zinegotziak eta Ainara Garcia Zarauzko Eraztun Berde-Urdineko teknikariak azaldu dutenez, landareak eta intsektu polinizatzaileak “babestearen garrantziaz” sentsibilizatu nahi dituzte zarauztarrak. Urtarrileko azken asteko Gukastekako elkarrizketa da honakoa.