ZARAUTZEZ FAMILIA GIROAN GOZATZEKO AUKERA APARTA IZANGO DA MAIATZAREN 1EAN

2025/04/24

Datorren maiatzaren 1ean Zarautz Familia Giroan ekimenaren laugarren edizioa ospatuko da, Zarauzko Turismo departamentuak antolatuta, Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Ingurumen departamentuekin elkarlanean, eta Zurekin Zarauzko Ostalarien elkartearen eta Murkil Zarauzko dendarien elkartearen laguntzarekin. Ekimen honen helburua da gure herriaz familian gozatzea eta, horretarako, hainbat ekitaldi izango dira.

Egun guztian zehar aktibitatez osaturiko egitaraua antolatu da Zarauzko herriak eskaintzen dituen elementuez gozatzeko: natura, bisita gidatuak, puzgarriak, magia ikuskizunak… eta askoz gehiago.

“Zarautz Familia Giroan festa zarauztar zein bisitariek gure herriaz gozatzeko pentsaturiko ekimena da”, azaldu du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Udaleko Turismo departamentuak urteak daramatza Familia Turismoa sustatzeko lanean eta bide beretik jarraitu nahi dugu aurrerantzean ere, onartu berri dugun, herriko elkarte eta enpresekin elkarlanean, Turismoaren Plan Estrategiko berriaren baitan” .

zpimarratu beharra dago jarduera hauetako batzuk aforo mugatua dutela eta beharrezkoa izango dela aurrez Turismo Bulegoan izena ematea, apirilaren 28a baino lehen. Informazio guztia www.turismozarautz.eus helbidean aurki daiteke.

Bestalde, Udalak ekimen hau baliatu nahi du dibertsitate funtzionala duten haur eta/edo familien beharrei erantzuteko; hori horrela, antolatu diren ekitaldi eta aktibitateen artean, jarduera batzuk egokitu dira, hala nola, ‘Baso-bainua’, “Arkamurka ibilbidea” eta puzgarriak. Familien beharrei hobeto erantzuteko eta jardueren inguruko informazio gehigarria izateko, Turismo Bulegoarekin kontaktuan jar daitezke, (Kale Nagusia, 30 – 943 83 0990). Zarauzko  Udalak familia mota guztiak animatzen ditu antolatutako ekintzetan parte hartzera.

Deskargatzeko

Zarautz Familia Giroan 2025 – Programa (PDF 680 KB)

Zarautz Familia Giroan 2025 – Mapa (PDF 330 KB)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude