Home>2025 (Page 2)

KONTSUMO JASANGARRIA ETA BERTAKO PRODUKTUAK, BAITA NEGUAN ERE

2025/02/19 Zarauzko Udaleko Ingurumen sailak “Bertatik bertara eta garaian garaikoa” kanpaina martxan du eta urtaro aldaketa egin du neguari ongietorria emateko.  Kanpainaren helburuak kontsumo jasangarriko ohiturak sustatzea eta bertako ekoizleak babestea dira. Lehen sektorea, eta bereziki ekoizpen ekologikoa, funtsezko elementua da jasangarritasuna bultzatzeko. Kanpaina hau …

ZARAUTZ, KIROL EGOKITUAREN EUSKAL HIRIBURUA IZENDATUA

2025/02/17 Zarautz kirolaren arloan erreferente da, bere azpiegitura, kirol eskaintza zabalari eta sustatzen duen kultura osasuntsuari esker. Herriak urteetan aurrera pausu estrategikoak eman ditu kirol munduan, eta horrek hainbat diziplinatako kirolariei aukera paregabeak eskaini dizkie. Gainera, Zarautzek urtean zehar puntako kirol ekitaldi ugari hartzen ditu, …

Tximeleta formako lorategia, intsektu polinizatzaileei duten garrantzia emateko

Tximeleta formako lorategia ondu dute Iritan, 436 landarez osatua eta intsektu polinizatzaileei zuzenduta. Horri buruz hitz egin dute Gloria Vazquez Ingurumen zinegotziak eta Ainara Garcia Zarauzko Eraztun Berde-Urdineko teknikariak urtarrileko azken Gukastekan. Tximeleta formako lorategia ondu dute Iritan, intsektu polinizatzaileei zuzenduta. Guztira, 30 espezietako 436 …

2025/02/14

Iban Illarramendi zarauztarrak irabazi du Emakumeen Nazioarteko Eguneko XVII. Kartel Lehiaketa. Horrela, ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honek bigarren aldiz irabazi du, 2019an ere irabazi ondoren, eta sariaren 600 euroak eskuratu ditu. Illarramendik nabarmendu du “buruan ideia argi bat” zuelako aurkeztu zela. ‘Elkarlanean’ izeneko bere lanak …

OTSAILAREN 12TIK 26RA OSPATUKO DA ZARAUZKO CIMASUB JAIALDIAREN 15. EDIZIOA

2025/02/05 Otsailaren 12tik 26ra ospatuko da aurtengo Cimasub Zarautz 2025 jaialdia. Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 15. edizioa ozeanoen edertasuna esploratzeko eta bertako sekretuak ezagutzeko aukera paregabea izango da. Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren helburua da itsas hondoa ezagutaraztea eta harenganako maitasuna eta errespetua transmititzea. Horretarako, baliatzen …

LANDA EREMUKO EMAKUMEEN EGOERA AZTERTZEN DUEN IKERLANA AURKEZTUKO DA OSTEGUNEAN MERKATU PLAZAN

2025/02/04 Joan den urteko ekainean, Berdintasun departamentuak landa eremuko emakumeak ikustarazteko ekimen bat jarri zuen martxan. Horretarako, 6.000 euroko zenbatekoa zuen beka baten deialdia egin zuen. Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak azaldu duen moduan, “beka honen helburua da landa-eremuko egoera sozioekonomikoa eta kulturala aztertzea, bertan …

HERRIKO KIROLARI ONENAK OMENDU DITUZTE ZARAUZTARREK MODELO ARETOKO KIROL SARIEN EKITALDIAN

2025/01/30 Zarauztarrak Modelo Aretoan bildu ziren atzo joan den urteko herriko kirolari onenak omentzeko. 2024ko Kirol Sarien ekitaldia ospatu zen atzo eta Zarautzek kategoria bakoitzean aukeratuak izan diren kirolariak saritu zituen. Honako hauek izan ziren sarituak: Emakumezko Kirolari Onena – AINITZE ZUMETA GOIKOETXEA ​​​​​​​Gizonezko Kirolari Onena …

HEZEGUNEEN NAZIOARTEKO EGUNA ITULAZABALEN OSPATUKO DU ERAZTUN BERDE URDINAK

2025/01/29 Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Eraztun Berde Urdina proiektutik ekimen berezia jarri dute martxan. “Otsailaren 1ean Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu Itulazabalgo zuhaiztian. Bertan, urmael batzuk egokitu baitira pasa den abenduan, eta hauei arreta berezia eskainiko diegu”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Eraztun Berde Urdineko …

ZARAUTZEN IZANGO DU HASIERA GIPUZKOAKO PILOTA EGOKITUKO XV. TXAPELKETAK ASTEBURU HONETAN

2025/01/28 Gaur eguerdian ospatu da Gipuzkoako Pilota Egokituko XV. txapelketaren aurkezpen saioa Zarauzko udaletxean. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatuta, Pilota Egokituko txapelketak larunbat honetan, otsailaren 1ean, izango du bere hasiera, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Aurkezpen ekitaldian izan dira Marta Pastor, Gipuzkoako …