ZARAUZKO UDALAK DATORREN URTERAKO AURREKONTUAK ONARTU DITU

2024/12/27 Zarauzko Udalbatzak hasierako onespena eman die datorren urteko aurrekontuei bere abenduko ohiko saioan. Proposamenak EAJ-PNVk eta PSE-EEk osatutako udal gobernuaren babesa izan du eta EH Bilduren kontrako bozka. Ogasun eta Finantza zinegotzi Iker Basurkok (EAJ-PNV) adierazi duenez, “aurrekontu hauek jarraipena ematen diote azken urteotan …

ERAZTUN BERDE URDINAK INTSEKTU POLINIZATZAILEENTZAT LORATEGI BERRI BAT DU IRITAN

2024/12/19 Zarauzko Udalak Iritako hezegunearen garapena osatu du, Eraztun Berde Urdinaren gune interesgarrienetako bat, lorategi oso berezi bat jarriz. Lorategi honek tximeleta formako diseinua du, eta 30 landare espezie desberdin ditu, bereziki erakargarriak loreak polinizatzen dituzten intsektuentzat, biodibertsitatea babesten laguntzeko. Izpilikua, melisa, elorri gorria, menda, …

BERDINTASUN DEPARTAMENTUAK “HELDU BILAKATZEAREN ABENTURA” GIDA BANATU DU LEHEN HEZKUNTZAKO 4. MAILAKO IKASLEEN ARTEAN

2024/12/12 Berdintasun departamentuak “Heldu bilakatzearen abentura” gida helarazi die Zarauzko ikastetxeei 4 urtez jarraian. Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleei banatuko zaie. “Gida honen helburua da, informazioa emateaz gain, familiak animatzea seme-alabekin sexualitateari buruz hitz egitera. Uste dugu gida txiki hau modu polita izan daitekeela nerabezaroa …

Eduardo Sánchez Gatellen “El huevo de la serpiente. El nido de ETA en Madrid” liburuaren aurkezpena Zazpin

Azaroaren 29an, ostirala, 19:00etan, Zazpi tabernako lokaletan “El huevo de la serpiente. El nido de ETA en Madrid” liburua aurkeztuko da, Eduardo Sánchez Gatellek idatzia. Liburu honetan 1974an Madrilgo Correo kaleko Rolando kafetegian ETAk egin zuen atentatuaren nondik norakoak kontatzen dira. Hamahiru pertsona hil eta …

AZAROAREN 25EKO ADIERAZPENA, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA

2024/11/25 Azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta Zarauzko Udaletik gaitzespen irmoa adierazten dugu indarkeria matxistaren adierazpen guztien aurrean, eta beste erakunde batzuekin, mugimendu feministarekin eta gizarte osoarekin modu koordinatuan lan egiten jarraitzeko konpromisoa berresten dugu. Aurten, arreta jarri nahi dugu emakumeen …

MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DIPUTATU AZAHARA DOMÍNGUEZEK BERRETSI EGIN DU BERE DEPARTAMENTUAK GIPUZKOAN INTERMODALITATEAN JAUZI KUALITATIBOA EMATEKO HARTUTAKO KONPROMISOA

2024/11/15 Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek bere departamentuak Gipuzkoako garraio publikoaren intermodalitatea hobetzeko hartu duen konpromisoa berretsi du. Zarauzko alkate Xabier Txurrukarekin izandako bilera batean egin ditu adierazpenok, eta, bertan, herriko autobus-geltokia izango denaren proiektuari heldu dio. Azpiegitura hori funtsezkoa izango da …

KONTSUMO JASANGARRIA ETA BERTAKO PRODUKTUAK ARDATZ DITUEN KANPAINA JARRI DU MARTXAN INGURUMEN SAILAK

2024/11/15 Zarauzko Udaleko Ingurumen sailak “Bertatik bertara eta garaian garaikoa” kanpaina jarri du martxan. Kanpainaren helburuak kontsumo jasangarriko ohiturak sustatzea eta bertako ekoizleak babestea dira. Lehen sektorea, eta bereziki ekoizpen ekologikoa, funtsezko elementua da jasangarritasuna bultzatzeko. “Kanpaina hau 4 fasetan banatuko da, urteko urtaro bakoitzeko …

ADIERAZPEN ASKATASUNA HIZPIDE AURTENGO MEMORIAREN EGUNEAN

2024/11/07 Zarauzko Arrosategi parkea indarkeriaren eta terrorismoaren biktima guztiak gogoratu eta aitortzeko espazio bilakatuko da igande honetan ospatuko den Memoriaren Eguneko ekitaldian. Oroimen ekitaldia, azaroaren 10ean, igandean, ospatuko da Arrosategi parkean, eguerdiko 12:00etatik aurrera eta bertan Zarauzko Udaleko talde politiko guztiek hartuko dute parte.. Ekitaldian, …