Azaroaren 19an, ostirala, 19:00etan, Zazpi tabernako lokaletan “El huevo de la serpiente. El nido de ETA en Madrid” liburua aurkeztuko da, Eduardo Sánchez Gatellek idatzia.
Liburu honetan 1974an Madrilgo Correo kaleko Rolando kafetegian ETAk egin zuen atentatuaren nondik norakoak kontatzen dira. Hamahiru pertsona hil eta laurogeitik gora zauritu ziren. ETAren eta basakeria hori sustatu zuen Madrilgo intelektual bikotearen helburua frankismoaren behin betiko irteera demokratikoa eragoztea izan zen, zeinaren amaiera jada agerikoa zen. Baina orduan ez zuen bere gain hartu eragindako sarraskiaren ardura. “Egoera zenbat eta okerrago, hobe”, horixe zen helburua.
Eduardo Sánchez Gatellek kontatzen du. Garai hartan 18 urte eskas zituen eta Eva Forestek eta Alfonso Sastrek Argalarekin izandako elkarrizketen lekuko izan zen. Autorearen arabera, Madrilen sortu zen gerora ETA-militarra izango zenaren hazia eta berreskuratutako demokrazia ilundu dituen berrogei urteko hilketa mordoarena.
Gazte-gaztetatik, hamalau urte eskasekin, Eduardo Sánchez Gatell-ek diktaduraren aurkako borrokekin bat egin zuen eta hamasei urte zituenetik batxilergoko ikasle mugimenduan parte hartu zuen. Hamazazpi urte zituela atxilotu zuten lehen aldiz, eta Billy el Niño ezizenez ezaguna zen komisarioak egindako galdeketa bortitzak jasan zituen. Correo kaleko atentatuagatik atxilotu zuten, eta hamasei hilabete eman zituen kartzelan.