ZARAUZKO HONDARTZAK BAT EGINGO DU “KERIK GABEKO HONDARTZEN” EKIMENAREKIN

2023/05/25 Ingurumen Sailak, beste udal departamentuen batzuen inplikazioarekin, hondartzako ingurumen-jarduerak koordinatzen ditu ISO 14001 eta EMAS kudeaketa-sistemen bidez, eta, horregatik, denboraldi honetan EMASen bandera Zarauzko malekoian jarriko da. Iaz, Ingurumen Sailak kanpaina bat egin zuen herritarrak hondartzan ez erretzera gonbidatzeko, eta hautsontzi biodegradagarriak banatu ziren …

PARTE HARTU ZARAUZKO EMAKUME* SORTZAILEEN I. AZOKAN

2023/05/23 Datorren uztailaren 15ean Emakumeen* Etxeak Zarauzko Emakume* Sortzaileen I Azoka antolatuko du. Helburua Zarauzko emakume sortzaileek egiten duten lana ikusarazi eta honi presentzia eta indarra ematea da. Emakume sortzaileak, artistak eta ekintzaileak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Udalak. Parte hartu nahi baduzu, bidali …

ZARAUZKO UDALAK HAINBAT EKITALDI ANTOLATU DITU MAIATZAREN 17KO LGTB+ FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNEA

2023/05/12 Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuak datorren asteazkenean, maiatzaren 17an, izango den  LGTB+ fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren baitan prestaturiko programa eta ekimenak aurkeztu ditu Emakumeen* Etxean. Errespetua da garrantzitsuena, pertsona bakoitzak sexualitate osasuntsu bat, maitatzeko eta gozatzeko duen eskubidea defendatzea, beldurrik gabe, errepresiorik gabe, Horregatik guztiagatik …

ZARAUTZ ITSAS HONDAKINEN ARAZOAREKIN ETA ITSASOAREN ZAINTZAREKIN KONPROMETITUTA

2023/05/11 Zarautzek hiritar zientziaren bidez itsasoa zaintzeko konpromisoa hartu du MATER Ontzi Museo Ekoaktiboaren eta Zarauzko Eraztun Berde Urdinaren eskutik. 713 zarautarrek 83,4 kg itsas hondakin bildu dituzte, 8.500 elementu kutsagarri baino gehiago, horietatik ia 4.000 mikroplastikoak, itsas ingurunetik kenduz. MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa, Zarauzko …

ANIMALIEN ONGIZATEA BULTZATZEKO ETA HERRITARREN ETA MASKOTEN ARTEKO ELKARBIZITZA HOBETZEKO KANPAINA JARRI DU MARTXAN UDALAK

2023/05/09 Zarauzko Udaleko Animalien Ongizaterako Sailak kanpaina bat jarri du abian herritarrekin batera lan egiteko, animalien ongizatearen aldeko neurriak bultzatzeko eta, aldi berean, maskoten eta herritarren arteko bizikidetza hobetzeko. Kanpaina honetan Marisol Zubiaurre Gipuzkoako Animaliak eta Landareak Babesteko Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kideak eta Iñigo Gutiérrez …

ZARAUZKO SOZIALISTEK POSITIBOTZAT JO DUTE ETXEBIZITZAREN LEGE BERRIA

– Arauak segurtasun juridiko handiagoa ematen die udalei alokairuen mugari heltzeko, eta PSE-EE aztertzen ari da nola aplika litekeen Zarautzen, argi eta garbi tenkatuta baitago, batez ere presio turistikoagatik. – Zarautzeko Sozialisten proposamenak oporretakoa ez den alokairurako hobari fiskalak eta alokairu eskuragarriko etxebizitzen eskaintza handitzea …

ZARAUZKO ZUHAITZEN PLAN ZUZENTZAILEA ONARTU DU ZARAUZKO UDALAK

2023/05/03 Apirilean ospaturiko ohiko Udalbatzan, Udalak, Zarauzko Zuhaitzen Plan Zuzentzailea onartzea erabaki zuen. Plan zuzentzaile honen xedea da Zarauzko zuhaitzak kudeatzeko eredu berri bat edukitzea, honako helburu hauek betetzeko: –    Zarauzko zuhaitz ondarea zaindu, hobetu eta zabaltzea.–    Zuhaitzek ingurumenean, herritarrengan eta herriko paisaian sortzen dituzten …