ZARAUZKO ZUHAITZEN PLAN ZUZENTZAILEA ONARTU DU ZARAUZKO UDALAK

2023/05/03

Apirilean ospaturiko ohiko Udalbatzan, Udalak, Zarauzko Zuhaitzen Plan Zuzentzailea onartzea erabaki zuen.

Plan zuzentzaile honen xedea da Zarauzko zuhaitzak kudeatzeko eredu berri bat edukitzea, honako helburu hauek betetzeko:

–    Zarauzko zuhaitz ondarea zaindu, hobetu eta zabaltzea.
–    Zuhaitzek ingurumenean, herritarrengan eta herriko paisaian sortzen dituzten onurak areagotzea.
–    Dauden baliabideak arrazionalizatzea, mantentze-kostuak murrizteko.
–    Segurtasun handiagoa, zuhaitzek dituzten arriskuak murriztuta.
–    Zuhaitzek sor ditzaketen arazo edo kalteak minimizatu edo gutxitzea.
–    Parke, lorategi, kale eta, oro har, herriko paisaian biodibertsitate handiagoa eta naturaltasun handiagoa sustatzea.

Patxi Elolak, Lorazantzako zinegotzi arduradunak, osoko bilkuran adierazi zuen moduan, “Plan Zuzentzaile honen helburua da Zarautzen dauzkagun berdeguneak egoki antolatzea, horretarako gaur egun daukagun esperientzia baliatuz. Dokumentu hau osatzeko, lehenbizi Zarauzko zuhaitzen inbentarioa egin zen, ondoren diagnostikoa eta jarraian, herriko zuhaitz arriskutsuen estudioa gauzatu zen. Plan zuzentzaile honek denak jasotzen ditu”.

Tecnigral SL enpresak osatu du Zarauzko Zuhaitzen Plan Zuzentzaile hau eta amaierako dokumentua atxikita dago ohar honetan.

DESKARGATZEKO

Zarauzko Zuhaitzen Plan Zuzentzailea (PDF 7,7MB)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude