PARTE HARTU ZARAUZKO EMAKUME* SORTZAILEEN I. AZOKAN

2023/05/23

Datorren uztailaren 15ean Emakumeen* Etxeak Zarauzko Emakume* Sortzaileen I Azoka antolatuko du. Helburua Zarauzko emakume sortzaileek egiten duten lana ikusarazi eta honi presentzia eta indarra ematea da. Emakume sortzaileak, artistak eta ekintzaileak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Udalak.

Parte hartu nahi baduzu, bidali mezua emakumeen-etxea@zarautz.eus helbidera honako hau adieraziz:

•    Izen-abizenak
•    Telefonoa
•    Egiten den lanaren lau argazki eta deskribapena.

Mezuak bidaltzeko epea ekainaren 4an amaituko da, goizeko 9:00etan.

Azoka uztailaren 15ean izango da Belauntzaran plazan, Emakumeen* Etxearen aurrean, 10:30etik 14:30era. Emakumeen* etxeak karpak, aulkiak eta mahaiak jarriko ditu.  Beste zerbait behar izanez gero, mezuan adierazi beharko da. Ekainaren hasieran izena eman duten pertsonekin harremanetan jarriko dira ekitaldia antolatzeko.

Zalantzarik izan ezkero, jarri harremanetan Emakumeen* Etxearekin:

Emakumeen* Etxea -> Nafarroa kalea 3-C behea
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:30-12:30 eta 15:30-20:30
Tel. 943 005 136
emakumeen-etxea@zarautz.eus

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude