ZARAUZKO LANDA EREMUETAKO EMAKUMEEN EGOERA AZTERTZEKO BEKAREN DEIALDIA EGIN DA

2024/06/19

Berdintasun Departamentuak ekimen berri bat jarri du abian emakumeak ikusarazteko, kasu honetan landa eremukoena, eta haien egoera aztertzeko. Horretarako, 6.000 euroko zenbatekoa duen beka bat sortu da. Egitasmo honen helburu nagusia landa eremuetako emakumeen egoera aztertzea da, bertan gertatzen diren genero-desberdintasunak identifikatuz eta horiek gainditzeko hainbat estrategia ondorio gisa planteatuz. Deialdi honetara aurkezteko azken eguna uztailaren 9a da.

“Berdintasun eta Landa Eremu arloetako arduradun gisa, bi arlo horiek proiektu honetan bateratzea poztasun bikoitza eta betebeharra da. Nire helburua, arduradun politiko gisa, gizartea aldatzeko lan egitea da, desberdintasunak zuzenduz eta arazoei konponbideak emanez, ahal den neurrian”, adierazi du Berdintasun zinegotzi eta Landa Eremuko arduradun Gloria Vazquezek (PSE-EE). “Emakumearen desberdintasunaren kasuak erpin asko ditu, eta landa eremuko emakumearenak, ezaugarriak bereizgarriak ditu, eta horiek azterketa zehatza eta geldoa eskatzen dute. Eremu horretan bat egiten dute landa-munduak XXI. mendeko gure gizartean pairatzen dituen zailtasunak eta, emakume izateagatik, emakumeek berezkoak ditugun zailtasunak. Erronka, beraz, bikoitza eta oso erakargarria da”.

“Alde batetik, klima-aldaketak eragindako mundu batean, isuriak murrizteko tokiko ekoizpena bultzatzea funtsezkoa eta ia iraultzailea da”, gaineratu du Vazquezek. “Bestalde, emakumea beti izan da landa-ustiaketetako erreferentziako elementua, baina produkzioaren beste edozein eremutan bezala, bigarren maila batean utzi da, eta, ziurrenik, lan-baldintza txarrenak pairatzen ditu. Errealitate hori ezagutzea eta, horrela, hobetzeko aukerak izatea da planteatzen dugun erronka “.

Bekaren deialdia eta informazio guztia Emakumeen* etxearen webgunean kontsulta daiteke, eta bertan ere bete daiteke eskabide-orria.

“Ikerketa-lan zorrotza egitea nahi dugu, eta, horretarako, metodologia ezagutzea eta ikerketa horretan oinarritutako ondorioak ateratzea berma dezaketen unibertsitate-ikasketak izateko baldintza gehitu dugu. Deialdi honetara aurkeztera animatzen zaituztegu, ordaindutako lan interesgarri bat egin ahal izateko eta errealitatea hobetzeko zuen ezagutza eskaintzeko aukera izan dezazuen, neurri handiagoan edo txikiagoan, eta zailtasunez jabetuta, hobetzeko eman daitekeen edozein urrats beti izango baita ongi etorria”, amaitu du Berdintasun zinegotziak.

Deskargatzeko

Zarauzko landa eremuetako emakumeen egoera aztertzeko beka – Kartela (JPG 2,1 MB)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude