IGANDE HONETAN LEHIATUKO DA ZARAUZKO BI HARRI HARRIJASOTZAILE TXAPELKETA

2024/06/13

Urtero lez, zarauztarrok hitzordua daukagu harri-jasotzearekin. Zarautz Kirol Elkarteko Herri Kirolak saileko kideek antolatuta, IV. Emakumezkoen Zarauzko Bi Harri Txapelketa eta VIII. Gizonezkoen Bi Harri Txapelketa lehiatuko dira igande honetan Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, 18:00etatik aurrera.

Bi proba hauetan parte hartzen duten kirolariek Jai Txiki eta Mollarri harri baldarrekin ahalik eta altxaldi gehienak egin beharko dituzte aurtengo txapeldun bilakatzeko.

Aurten, berritasun bezala, emakumezko harri-jasotzaileek azken urteetan izan duten gorakada ikusita, 68 eta 64 kiloko harri berriak estreinatuko dira eta 7 minutuko saioak egingo dituzte. Gizonezkoen kasuan, aldiz, urtero erabiltzen diren 117 eta 119 kiloko harriak izango dituzte, 7 minutuko saioetan.

Hauek izango dira igande honetan Aritzbatalde kiroldegian bilduko diren partaideak:
 
Karmele Gisasola
Ainitze Zumeta
Lierni Osa
Maddi Gesalaga
Eider Garcia
Olaia Esnaola

Hodei Iruretagoiena ‘Izeta IV’
Mikel Lopetegi ‘Urra’
Paulo Azpiazu
Iraitz Arruti
Aimar Galarraga
Jon Unanue ‘Goenatxo III’
 
Txapelketaren aurkezpen saioan Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Kirol Zinegotziak azaldu duen moduan. “azpimarratzekoa da, mundu mailan ezagunak diren kirolez haratago, Zarautzen beste hainbat kirolek ere indarra dutela eta herriko kirol elkarteetan egiten den lan handiari esker kirolari handi asko daudela, bai gizonezkotan eta baita emakumezkotan ere”.

Jardunaldiko sarrerei dagokionez, egunean bertan jarriko dira salgai txarteldegian 5 eurotan. 16 urtez azpikoen eta ZKE klubeko bazkideen kasuan, sarrera doakoa izango da.

Deskargatzeko

Bi Harri Txapelketa 2024 – Kartela (JPEG 277 KB)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude