URRIAREN 16AN OSPATUKO DA EMAKUMEEN* ETXEKO ASANBLADAREN LEHEN SAIOA

2024/10/11

Hilabete honetan 4 urte beteko dira Zarauzko Emakumeen* Etxeak ateak ireki zituenetik eta denbora honetan emakume zarauztarrek euren eskubideak aldarrikatzeko eta berdintasunarengatik lanean aritzeko elkargunea izan da.

Bere sorkuntzatik, Emakumeen* Etxeko dinamika lantzeko parte hartze organoa Emakumeen* Etxeko Mahaia izan da. Bertan,  hainbat ekimen proposatu eta garatu dira Berdintasun departamentuarekin elkarlanean. Bestetik, 2009an Berdintasun kontseilua sortu zen eta ordutik, berdintasun politiken jarraipena eta hainbat proposamen aurrera atera dira, besteak beste, Emakumeen etxea bera sortzearen proposamena. Orain, Emakumeen* Etxeak, beste aurrera pausu bat eman du eta Emakumeen* Etxeko Asanbladaren deialdia egiteko erabakia hartu du, Berdintasun kontseiluarekin batera.  Helburu nagusia da Zarauzko emakumeon parte hartzeari bultzada ematea.  Mahaian emakume gehiagok parte hartzea beharrezkoa da eta bereziki emakume gazteak animatu nahi ditugu. Berdintasuna lortzeko, herriko gune desberdinetako ordezkariek parte hartzea beharrezkoa da, egoera desberdinak ezagutzeko eta kolektibo desberdinetara heltzeko. Azken finean, Emakumeen* Etxearen helburua da emakume desberdinen elkarlana bultzatzea, feminismotik gizartearen eraldaketa lortzeko.

Hori dela eta, Zarauzko Udaleko Berdintasun departamentuak, Berdintasun kontseiluarekin batera, Emakumeen* Etxeko Asanbladaren lehen bilerara gonbidatu nahi ditu Zarauzko emakume guztiak.

Espazio berri honen lehen bilera datorren urriaren 16an egingo da, 18:30ean, Emakumeen* Etxean bertan. Gaiaren inguruko informazioa edo zalantzarik izanez gero, jarri kontaktuan Emakumeen* Etxearekin, emakumeen-etxea@zarautz.eus helbide elektronikoan edota 943 00 51 36 telefono zenbakira deituz.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude