MIKROPLASTIKOAK JASOTZEKO ETA AZTERTZEKO EKIMENA IGANDEAN HONDARTZAN

2024/10/16

Datorren igandean, urriaren 20an, Ingurumen departamentuak hondartzan antolatu duen itsas hondakinei buruzko sentsibilizazio jardunaldia etortzera gonbidatzen ditu herritarrak. Herritarren zientziaren bidez, itsas hondakinen eta mikroplastikoen analisia egingo da, Ondoren BIO eta ZABOR Itsas Erraldoien Martxa izango da Malekoian eta herriko kaleetan zehar. Malekoian izango da elkargunea, Dama parean.

Hiru txandatan banatuko da ekimena. Zaborrak jasotzeko txanda goizeko 9:30ean hasiko da, mikroplastikoak aztertzeko 11:00etan eta azkenik, 13:00etan Itsas erraldoien martxa aterako da  Damatik herrian zehar ibiltzeko.

“Ekintza polita izango da, adin guztietako herritarrei zuzenduta egongo da eta lan taldean aritzeko, ingurumena zaintzeko eta itsas hondakinek eta mikropastikoek gure itsasoetan sortzen dituzten kalte eta arazoen inguruan gogoeta egiteko helburua izango du”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak.

Ingurumen arlotik antolatu den klima aldaketari buruzko parte hartze prozesuaren baitan “Zure ahotsa martxan, utzi zure proposamena” gunea ere bertan izango da. Herritarrak animatzen ditugu beren ekarpenak partekatzera, Zarauzko aldaketa klimatikoari buruzko plana egiteko. Guztioi eragiten digu Klima aldaketak eta guztiok daukagu zer esan.

Honez gain, herritarrei jakinarazten diegu Zarauzko ikastetxeetako Lanbide Heziketako, DBHko eta Batxilergoko ikasleak dagoeneko hasi direla Udalak urtero udazkenean eskaintzen duen “Mikroplastikoak hondartzan” unitate didaktikoa lantzen eta mikroplastikoak hondartzan jasotzen eta aztertzen parte hartuko dutela. Ekintza hauek herritarren zientziaren bidez lantzen dira MATER ontzi museo ekoaktiboarekin elkarlanean.

Plaza mugatuak izango dira, beraz, parte hartzeko aurrez izena eman behar da: zarautz@eraztunberdeurdina.eus / 943005159.

Deskargatzeko

Mikroplastikoak jasotzeko ekimena – Urriak 20 (PNG 3,2 MB)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude