OSTEGUN HONETAN IREKIKO DA ARITZBATALDE KIROLDEGIKO IGERILEKU HANDIA ERABERRITZE LANEN ONDOREN

2024/10/09

Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiko igerileku handia eraberritzeko lanak egin dira udara honetan zehar, eta  horiek iraun bitartean igerilekua itxita egon da. Besteak beste, igerilekuaren barruko zorua eta hormak berritu dira, eta baita igerilekuko ura kudeatzen duen araztegiaren instalazioak ere.

Igerilekua 2008an berritu zen azkenekoz, eta azken urteotan esku-hartze puntualak egin badira ere, instalazioaren egiturak izan dituen kalteak konpondu eta uraren erabilera jasangarria izan dadin, aurten, Udalak igerilekuak behar duen konponketa orokorrean inbertsioa egitea erabaki zuen. Lan horien guztizko kostua 270.084,10 eurokoa izan da (BEZ barne). 

Lanak amaituta, eta beharrezko tramiteak burututa, Inaxio Illarramendi zinegotziak azaldu duenez, “Zarauzko herritarrek ostegun honetan bertan izango dute igerilekuaz gozatzeko aukera. Honela, udal instalazio erabilienetako bat berrituta izango dugu beste hainbat urtez egoera onean erabili ahal izateko”.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude