CELINE SUGUNA INDIAKO AKTIBISTAREN BISITA JASO DU ZARAUZKO UDALAK

2023/09/22

Calcuta Ondoan GKEren eskutik Celine Seguna Indiako Vimochana erakunde feministako kidea Zarautzen izan da. Honela, udaletxean harrera egin diote gaur eguerdian Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak, Gloria Vazquez (PSE-EE) Berdintasun zinegotziak eta Itziar Murua (EH Bildu) zinegotziak.

Zarauzko Udalak Indiako Karnataka estatuko Bangalore hirian Vimochana indarkeria matxistari aurre egiteko erakundearen sorreran parte hartu zuen proiektua diruz lagunduz.

Bisita honen harira, bi ekitaldi antolatu dira:

–    Irailak 22, 18:30ean, Zineforuma “Malad, vivir o no” filmarekin eta mahai ingurua Emakumeen* etxean
–    Irailak 23, 10:00etan, Tailerra “Marmara metodologia”,  Arrosategi parkean. Parte hartzeko aurretik  izena eman behar da emakumeen etxean.

Mara zuhaitza esanahi du kannada hizkuntzan (Karnataka, India). Zuhaizpeko zurrumurruak dira marak, haizean astintzen diren hostoen zurrumurruak, bide berriak irekitzen dituztenak, haizea entzunez bata besteari entzuteko. Marmarek espazio berriak eraikitzen ditu, espazio publikoak. Bertan unibertsala den orori aurre egiten dioten eta bertako ezagutzak errekuperatzen dituzten espazio politikoak ematen dira.

Zuhaitzak inguratuz modu horizontalean eseri eta bizitzarekin konexioan eztabaidatu eta hausnarketa egin. Gure burmuinak elkartu, arazoetan pentsatu eta indarkeriak dituen alderdi anitzak diskurtso politikora, plaza publikora ekartzeko modu sortzaile eta irudikorretaz hausnarketa egitera gonbidatzen dituen tailerra da marmara.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude