2022/04/08
Parekidetasun departamentuak Errepulika garaian emakumeen eskubideak aldarrikatu zituzten emakumeen aitortza eta homenaldi txiki bat egingo die apirilaren 14ko Errepublikaren egunaren inguruan.
Parekidetasun departamentuaren helburu bat da arlo desberdinetan lan eta ekarpenak egiten dituzten emakumeei ikusgarritasuna ematea. “Joan den urtean hainbat emakume zientzialarien ekarpenak erakusten hasi ginen. Aurten, Errepublika garaian emakumeen eskubideak aldarrikatzeko lan egin zituzten emakueei ikusgarritasuna ematea nahi izan dugu”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak. “Errepublika garaian aurrerapenari ateak ireki egin zitzaizkiola esan dezakegu. Feminismoan ere, emakumeek aurrerapausu handiak lortu zituzten, besteak beste, emakumeen bozkatzeko eskubidea lortu zuten emakume feministek. Denok gogoratzen dugu Clara Campoamorren borroka parlamentuan eta nola lortu zuen. Memoria historikoari buruz hitz egiten denean, orokorrean, gizonei buruz hitz egiten da, baina emakumeak ere, errepresaliatuak izan ziren eta aitortza zor diegu”.
Emakume hauen artean, batzuk irakasleak ziren eta hezkuntzan ere, beren ikasleekin, izugarrizko lana egin zuten berdintasunaren alde ikuspuntu feministatik.
“Zoritxarrez, estatu-kolpeak aurrerapen eta askatasun guzti horrekin bukatu zuen eta 40 urtez gure herrian emakumeen eskubideen aldeko lanarekin jarraitzea ezinezkoa izan zen. Emakume hauek ere izugarrizko errepresioa jasan zuten. Emakume batzuek erbestera joan behar izan zuten eta beste batzuk torturatu eta hil egin zituzten kolpistek”, gehitu du Vazquezek.
Errepublikako emakumeen lanari esker, lortu ziren aurrera pausuak aitortzeko helburuarekin hiru ekimen prestatu dira hurrengo asterako, Errepublikaren egunarekin bat eginez:
• Apirilaren 12an, Joseba Eceolazaren eskutik, Camino Oscoz, Errepublika garaiko Iruñeako irakasleari eskainitako liburuaren aurkezpena egingo da udaletxeko Pleno Aretoan, 19:00ean.
• Apirilaren 13an, Modelo Aretoan, 20:00ean, “Federica Montseny, la dona que parla” pelikularen ikustaldia izango da. Bera izan zen Europako lehenengo emakume ministroa, 1936an, hain zuzen ere, Osasun eta Gizarte-laguntzako ministerioan. Pelikula hau Laura Mañak zuzendu zuen eta iaz estreinatu zen.
• Apirilaren 12tik 19ra, 17 irudi kokatuko dira Torre Luzeako parkean eta Emakumeen* Etxearen plazan banatuta. Irudi horietan Errepublika garaiako 17 emakumeen perfilak ikusgai egongo dira, besteak beste, Columba Fernández gasteiztarra, Casilda Hernández Vargas zizurkildarra, Felisa Martín Bravo donostiarra, Maria de Maeztu, Maria Moliner, Maria Zambrano, Dolores Ibarruri edo Clara Campoamor. Denak errepresaliatuak izan ziren, estatu kolpea eta gero. Hamahiru arrosak ere, lekua izango dute gure omenaldi xume honetan, 18 eta 29 urte bitarteko frankistek hil zituzten 13 emakume gazte ezkertiarrak.