2022/01/12
Zarauzko Emakumeen* Etxeak 2022 honetako Jabetze Eskolako lehen hilabeteetarako ikastaroetan izen emateko epea ireki du. Ikastaro hauen bitartez, emakumeen berdintasunean eta ahalduntzean aurrera egin, ahizpatasun-sareak sortu eta ikuspegi feministatik hausnartu nahi da.
“Jabetze Eskolak hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta elkarrekin egoteko espazio bat eskaintzen digu emakumeoi. Ahalduntzeko leku bat, hau da, bizitza modu autonomo, indartsu eta gugan konfiantza izanda bizitzeko” adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak.
“Ikastaro hauek oso baliagarriak dira eta izen ematen duten gehienak errepikatu egiten dute. Zarauzko emakume guztiak animatu nahi ditut Emakumeen* Etxeak antolaturiko Jabetze Eskola honetan parte hartzera” gehitu du Vazquezek.
Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko epea urtarrilaren 22ra arte egongo da zabalik eta honako bide hauetatik egin ahal izango da:
• Emakumeen* Etxean (Nafarroa Kalea, 3) – Ordutegia: 10:30-12:30 eta 16:00-20:30
• Telefonoz: 943 005 136
• emakumeen-etxea@zarautz.eus
• https://labur.eus/jabetze-eskola2022
– Bizi poza berreskuratzen
Irakaslea: Amaia Urieta García
Onarpena, osasuna eta alaitasuna ereingo ditugu gugan eta horretarako erlaxazioa, solasaldiak eta musika- eta mugimendu-praktikak erabiliko ditugu.
Astelehenak, urtarrilaren 31tik apirilaren 4ra -> 16:00 – 17:30
Euskaraz (15€)
– Zurrumurru matxistak desegiten
Irakaslea: Maider Avaristo Iciar
Mito eta zurrumurru matxistak zer diren, nola adierazten diren eta zer jatorri duten ikusiko dugu. Gainera, horiei aurre egiteko erantzunak eta estrategiak ezagutuko ditugu. Kontzientziak astindu nahi ditugu eta maitasunaren, elkartasunaren eta gozamenaren inguruan diskurtso irekiak eta askotarikoak sortu. Has dadila, bada, gogoeta!
Astelehenak, urtarrilaren 31tik apirilaren 4ra
Euskaraz (15 €)
– #Zugandik: iruditik autoezagutzara
Irakaslea: Idoia Telleria Maritxalar
Bizipenekin, emozioekin, pentsamenduekin bat egin eta argazkien bitartez kanporatuaz emakume bakoitzak bere irudia sortu eta landuko du.
Astearteak, otsailaren1etik apirilaren 5era -> 16:00 – 18:00
Euskaraz (15€)
– El club de las Pipi Calzaslargas
Irakaslea: Mónica Núñez Ávila
Emakume ausart, kritiko, errebelde eta jostarien taldea da hau, ezarritakoa hankaz gora jartzeko prest dagoena. Jolastu, kantatu, barre egin eta, batez ere, dibertitu egingo gara, ahalduntzeko eta aske sentitzeko.
Asteazkenak, otsailaren 2tik martxoaren 23ra -> 10:30 – 12:30
Gaztelania (15 €)
– Nuestras ancestras: un trabajo con nuestro linaje femenino
Irakaslea: Pepa Bojó Ballester
Historia orokorreko eta, bereziki, gure historiako emakumeen papera ezagutuko dugu, gure familiako emakumeen bizipen pertsonalak eta ekarpenak ezagutuz.
Asteazkenak, otsailaren 2tik apirilaren 6ra -> 15:30 – 17:30
Gaztelania (15 €)
– Emakumeak eta lidergoa
Irakaslea: Mertxe Arratibel Ibarruri
Lidergoa norbere boterea aitortzeko eta onartzeko gaitasuna da. Komunikatzeko, negoziatzeko, gatazkak konpontzeko… tresnak ezagutuko ditugu, autonomia eta askatasuna lortzeko.
Asteazkenak, otsailaren 2tik martxoaren 23ra -> 18:00 – 20:00
Euskaraz (15 €)
– Ezetz esaten ikasten
Irakaslea: Irune Aranguren Barragán
Zergatik kostatzen zaigu emakumeei hainbeste ezetz esatea? Tailer honetan gure mugak non dauden eta barne gatazkak kudeatzen ikasiko dugu.
Ostegunak, otsailaren 3tik apirilaren 7ra -> 10:30 – 12:00
Euskaraz (15 €)
– Maternidades diversas
Irakaslea: Kontxi López Soria
Ama izan ala ez, amatasunei buruz hausnartzera gonbidatzen zaitugu, aniztasunetik abiatuta. Elkarrekin, modu askeagoan bizitzeko bideak bilatuko ditugu, epaiketarik eta errurik gabe, gure autozainketaz, behar eta proiektu pertsonalez jabetuta.
Ostegunak, otsailaren 10etik apirilaren 7ra -> 15:30 – 17:30
Gaztelania (15 €)
– CuidaT espacio para mujeres cuidadoras
Irakaslea: Leticia Sánchez Arregui
Gure burua kontzienteki zaintzen ikasteko emakumeen arteko topagune eta hausnarketarako gune bat da hau. Autozainketari eta zaintzen ditugun pertsonekiko harremanari buruz hausnartuko dugu. Zaintzak dakartzan ondorio psikologiko eta emozionalei nola aurre egin ikasiko dugu, emozio positiboak eta gure ongizate pertsonala areagotzeko.
Ostiralak, otsailaren 4tik maiatzaren 20ra -> 15:30 – 17:30
Gaztelania (20 €)
DESKARGATZEKO
JABETZE ESKOLA 2022 – Kartela (PDF 367k)JABETZE ESKOLA 2022 – Liburuxka (PDF 1,4MB)