ASTEAZKENEAN OSPATUKO DA ZARAUZKO KIROL SARIEN EKITALDIA

2026/01/22

Hilabete bukaeran ospatuko da aurtengo Zarauzko Kirol Sarien ekitaldia. Bertan, azken urtean aipagarriak izan diren kirolari eta taldeei aitortza egingo zaie, baita babesle eta kirolari oso lotuta izan diren pertsonei ere. Ekitaldia Modelo Aretoan ospatuko da urtarrilaren 28an, 19:00etatik aurrera.

Hauek dira 2025eko Zarauzko Kirol Sarien galan sarituko diren pertsona eta taldeak:

Emakumezko kirolari onena – Malen Monasterio Urbitarte

Halterofiliaren etorkizuna bere eskuetan dauka kirolari zarauztar honek. Azken urte honetan Espainiako junior mailako errekorra ezarri du eta Europako junior txapelketan domina eskuratu du.

Gizonezko kirolari onena – Akram Maghfour Yaakoubi

Borroka Olinpikoko 17 urte azpiko Espainiako txapelketan hirugarren postua eskuratu du eta Espainiako selekzioarekin ere lehiatzen du.

Emakumezko kirol talde onena – Nik Tri Triatloi taldea

Emakumezkoen gehiengoa dauka triatloi talde zarauztar honek.

Gizonezko kirol talde onena – ZKE futboleko senior taldea

ZKEren senior futbol taldeak 3. mailarako igoera eskuratu zuen 2024/2025 denboraldian.

Kirol babesletza – Itxas-Lur taberna

20 urte baina gehiago daramatza taberna zarauztar honek herriko kirol talde eta ekitaldiak babesten.

Entrenatzaile onena – Jose Maria “Paxo” Olazabal

Emakumeen pala sustatzeko lan handia egin du urte askoan zehar.

“Kirola Bizi” saria – Cristobal Rochas Garayoa

30 urte inguru doa Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia antolatzen.

Sari berezia – Esteban Collantes

Joan den urtean hil zen 16 urtez Zarautz Kirol Elkarteko presidente izan ostean.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude