URTARRILETIK AURRERA ERABILGARRI IZANGO DA MUGIMENT KIROL TXARTELA ZARAUTZEN

2023/11/03

Zarautzek Kirol Txartela Mugiment ekimenarekin bat egin du eta, honela, zarauztarrek 93 euskal udalerritako kirol instalakuntzak erabiltzeko aukera izango dute.

Urtarriletik aurrera, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegiko bazkideek Kirol Txartela Mugiment app-an erregistratzeko aukera izango dute eta, honekin batera, inguruko herrietako kirol instalakuntzak erabili ahal izango dituzte.

“Erabaki honekin, Zarauzko kiroldegiko bazkideek, ezer gehiagoren truke, kirol eskaintza handitzeko aukera daukate eta, honek, onura ekarriko dio Zarauzko kirol munduari”, adierazi du Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Kirol zinegotziak.

Ekimen honetara atxikitzen den udalerri bakoitzak aukera dauka bere zerbitzu eta ordutegiak eskaintzeko. Zarautzen kasuan, hasiera batean, Aritzbatalde kiroldegiko Fitness Aretoa eskainiko da, 13:00etatik 16:00etara, gainontzeko herrietako erabiltzaileei. Eskaintza hau gehitu edo aldatzeko aukera izango da, kiroldegiaren behar eta aldaketen arabera.

Kirol Txartela erabili ahal izateko, urtarriletik aurrera, kiroldegiko erabiltzaileek, Kirol Txartela Mugiment app-an alta eman beharko dute. Aplikazioaren eta ekimenaren inguruko informazio gehiago aurki daiteke www.kiroltxartela.eus atarian.

Erabiltzaile datuak

Gaur egun 65.167 erabiltzaile ditu Kirol Txartela Mugiment plataformak, eta hauek 157 kirol instalakuntza eta 1.187 aktibitatez gozatzeko aukera daukate. Gorka Iturriaga, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak adierazi duenez, “urte amaierarako, Kirol Txartela Mugiment aplikazioak 150.00 erabilpenetik gora edukitzea espero dugu”.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude