HEMEN DA JABETZE ESKOLAKO PROGRAMAZIO BERRIA!

2023/09/07

Emakumeen* etxeak datorren hiruhilekorako (iraila-abendua) programazio berria argitaratu du. Kezkak eta esperientziak partekatzeko, gure osasun afektiboa eta emozionala zaintzeko, gure trebetasunak ezagutzeko, elkarrekin ikasteko, gure artean sareak sortzeko… Eta bururatzen zaigun beste edozer gauza egiteko gunea! Ahalduntzea gure bizitza modu autonomoan, asertiboan, librean eta independentean kudeatzen ikasteko prozesua da.

Izena emateko epea irailaren 22ra arte dago zabalik. Hona hemen ikastaroak:

1.    Txi Kung: ongizaterako bidean

•    Irakaslea: Marta Kaperotxipi Urain
•    Data: Urriak 2, astelehena – Abenduak 11
•    Ordutegia: 15:30 – 17:30
•    Hizkuntza: Euskara
•    Matrikula: 15 €

2.    Biodanza: otra mirada

•    Irakaslea: Luz Clemente
•    Data: Asteartea, urriak 3 – abenduak 12
•    Ordutegia: 18:00 – 20:00
•    Hizkuntza: Gaztelania
•    Matrikula: 15 €

3.    Jainkosa esnatzea

•    Irakaslea: Amaia Urieta García
•    Data: Abenduak 4-13, asteazkena
•    Ordutegia: 18:00 – 20:00
•    Hizkuntza: Euskara
•    Matrikula: 15 €

4.    Zoru pelbikoa eta autoezagutza

•    Irakaslea: Ane Etxeberria
•    Datak: Irailak 29, ostirala, urriak 6 eta 20
•    Ordutegia: 10:30 – 12:30
•    Hizkuntza: Euskara
•    Matrikula: 10 €

5.    Noka ikastaroa

•    Irakaslea: Amaia Zaldua Arrillaga (AEK)
•    Datak: Urriak 20 eta 27, ostirala
•    Ordutegia: 17:00 – 19:00
•    Hizkuntza: Euskara
•    Matrikula: 10 €

6.    Ikastaroa: Munduko idazleak

•    Irakaslea: Isabel Allende-Robredo (Crecer junt@s)
•    Datak: Hil bakoitzeko bigarren astelehena: urriaren 9an, azaroaren 13an eta abenduaren 11n
•    Ordutegia: 18:00 – 20:00
•    Hizkuntza: Gaztelania
•    Matrikula: 10 €

7.    Ikastaroa: Irakurketa eskola feminista

•    Irakaslea: Iratxe Retolaza Gutierrez (Emagin)
•    Datak: Astelehena, urriak 30, azaroak 27 eta abenduak 18 (hilean behin)
•    Ordutegia: 18:30 – 20:00
•    Hizkuntza: Euskara
•    Matrikula: 15 €

Izena eman dezakezu www.emakumeenetxea.zarautz.eus webgunean, Emakumeen* etxean (Nafarroa kalea, 3C behea), 943 005136 telefonora deituz edo emakumeen-etxea@zarautz.eus  helbidera idatziz.

Emakumeen* etxeko lagun egitera eta Jabetze Eskolan parte hartzera gonbidatzen zaitugu!

DESKARGATZEKO

Jabetze Eskola 2023 iraila abendua – kartela (PDF 104k)

Jabetze Eskola 2023 iraila abendua – liburuxka (PDF 1,7MB)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude