HAINBAT EKITALDI ANTOLATU DIRA IRAILERAKO EMAKUMEEN* ETXEAN

2023/09/15

Parekidetasun departamentuak irailerako antolatu dituen ekitaldien berri eman du:

–    Baginaren bakarrizketak -> Irailak 15, 20:00etan (Modelo Aretoa):

Baginaren bakarrizketak adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdineko 200 emakumeri egindako elkarrizketen emaitza da. Emakumeak beren sexualitatearekiko sentitzen zuten eta duten kulpa eta lotsa sentimendurik gabe azaltzen dira.

Hainbat eta hainbat aldiz antzeztu den komedia honek eztabaida pizten, moldeak puskatzen eta dinamika berriak sortzen ditu. Emakumeen sexualitatea argi eta garbi erakusten du, lotsa alde batera utzita. Umorea, samurtasuna eta, tarteka, beldurra erabilita, hiru aktoreek ahotsa ematen diete emakumeei, poesiaren, probokazioaren eta barrearen bidez.

Aktoreak: Ainhoa Etxebarria, Intza Alkain eta Itziar Urretabizkaia.

Zuzendaria: Begoña Bilbao.

–    Gaztelaniaz ortografia lantzeko tailerra -> Irailak 21, 18:30ean (Emakumeen* etxea):

Ortografia-gidaren aurkezpen labur bat egingo dugu, eta hitzei azentua nola jarri azalduko dizugu modu ikusgarri, erraz, erakargarri eta eguneratu batean.

Seguru gaude jostagarria ere irudituko zaizula.

Ortografia ez dadila oztopo izan komunikatzeko eta zure helburuak lortzeko.

– “Malad, vivir o no” filmaren ikustaldia -> Irailak 22, 18:30ean (Emakumeen* etxea):

Gizarte Zerbitzuetako Immigrazio sailarekin antolatuta, “Malad, vivir o no” filmaren ikustaldia antolatu da Emakumeen* Etxean.

Maladen historia mundu mailan gertatzen den fenomeno baten adibide bat baino ez da, emakumeen aurkako indarkeriarena. Indiaren kasuan, Maladek eta milioika emakumek diskriminazio eta indarkeria hirukoitza jasaten dute pobreak izateagatik, kasta baxukoak izateagatik eta emakume izate hutsagatik.

Maladek bere bizitzako azken urteei buruzko kontakizun baliotsua eskaintzen digu, eta nola, jasaten zituen gehiegikeriekiko jarrera aldatu egiten den, biktima pasiboa izatetik bere bizitzaren gidaritza hartzera eta, berak dioen bezala, datorrenari aurre egitera, beldurrik gabe.

–    Marmara metodologia -> Irailak 23, 10:00etan (Arrosategi parkea):

Aurrekoa bezala, Gizarte Zerbitzuetako Immigrazio sailarekin antolatuta izango da tailer hau.

Mara zuhaitza esanahi du kannada hizkuntzan (Karnataka, India). Zuhaizpeko zurrumurruak dira marak, haizean astintzen diren hostoen zurrumurruak, bide berriak irekitzen dituztenak, haizea entzunez bata besteari entzuteko. Marmarek espazio berriak eraikitzen ditu, espazio publikoak. Bertan unibertsala den orori aurre egiten dioten eta bertako ezagutzak errekuperatzen dituzten espazio politikoak ematen dira.

Zuhaitzak inguratuz modu horizontalean eseri eta bizitzarekin konexioan eztabaidatu eta hausnarketa egin. Gure burmuinak elkartu, arazoetan pentsatu eta indarkeriak dituen alderdi anitzak diskurtso politikora, plaza publikora ekartzeko modu sortzaile eta irudikorretaz hausnarketa egitera gonbidatzen dituen tailerra da marmara.

–    Kafe tertulia – Harremanak zahartzaroan -> Irailak 28, 18:30ean (Emakuemeen* etxea):

Gure ongizate emozionalerako  giza harremanak eta hauen kudeaketa funtsezkoak dira.  Hauek ematen digute gauza askoren artean behar dugun maitasuna, goxotasuna…. Baina harreman  hauek inoiz ez dira finkoak, etengabe mugimenduan eta eboluzioan daude. Guri dagokigu aldaketa horiek onartu eta egokitu gure ongizatea bermatzeko.

Oraingo kafe tertulia honetan, norbera plazerrarekin duen harremanaz hitz egiteko aukera izango dugu. Honek gure osasunean duen garrantzia kontutan  izanik.

Horrez gain, bikotean etengabe ematen diren aldaketak ulertu, kokatu eta kudeatzeko ideiak, tresnak eskainiko dira, partehartzaileak zein hizlariak partekatutakoa aprobetxatuz.
Kalte egiten diguten sinesmenak, ideia zorrotzak zein jaso dugun moral sexuala zalantzan jarriz.

DESKARGATZEKO

Parekidetasuna – Iraileko ekitaldiak (JPG 756k)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude