Kafe tertulia: familia harremanak zahartzaroan

Familiak eta bertan ematen diren harremanek eragin handia dute gure emozioetan. Zer emozio sortzen dira gure familietan? Maitasuna, goxotasuna, gorrotoa, kulpa, dolua, abandonatua sentitzea, beldurra… Ba al dakigu emozioak ondo kudeatzen? Familia guztietan egoten diren emozioez hitz egingo dugu denon artean, eta urratsak emango ditugu …

HAINBAT EKINTZA ANTOLATU DIRA URRIRAKO EMAKUMEEN* ETXEAN

2023/09/28 Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamenduak irailean antolatutako ekintzei jarraipena emango die urrian. Hala, guztira, 4 jarduera berri antolatu dira udazkeneko lehen hilabete honetarako Emakumeen* Etxean. Gloria Vazquezek (PSE-EE), Parekidetasun zinegotziak azaldu duenez, helburua nagusia elkartzea eta hausnartzea da: “Emakumeen* Etxean elkarren arteko loturak eta dinamikak …

CELINE SUGUNA INDIAKO AKTIBISTAREN BISITA JASO DU ZARAUZKO UDALAK

2023/09/22 Calcuta Ondoan GKEren eskutik Celine Seguna Indiako Vimochana erakunde feministako kidea Zarautzen izan da. Honela, udaletxean harrera egin diote gaur eguerdian Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak, Gloria Vazquez (PSE-EE) Berdintasun zinegotziak eta Itziar Murua (EH Bildu) zinegotziak. Zarauzko Udalak Indiako Karnataka estatuko Bangalore …

HAINBAT EKITALDI ANTOLATU DIRA IRAILERAKO EMAKUMEEN* ETXEAN

2023/09/15 Parekidetasun departamentuak irailerako antolatu dituen ekitaldien berri eman du: –    Baginaren bakarrizketak -> Irailak 15, 20:00etan (Modelo Aretoa): Baginaren bakarrizketak adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdineko 200 emakumeri egindako elkarrizketen emaitza da. Emakumeak beren sexualitatearekiko sentitzen zuten eta duten kulpa eta lotsa sentimendurik …

HEMEN DA JABETZE ESKOLAKO PROGRAMAZIO BERRIA!

2023/09/07 Emakumeen* etxeak datorren hiruhilekorako (iraila-abendua) programazio berria argitaratu du. Kezkak eta esperientziak partekatzeko, gure osasun afektiboa eta emozionala zaintzeko, gure trebetasunak ezagutzeko, elkarrekin ikasteko, gure artean sareak sortzeko… Eta bururatzen zaigun beste edozer gauza egiteko gunea! Ahalduntzea gure bizitza modu autonomoan, asertiboan, librean eta …

UDALAK PUNTU MOREA JARRIKO DU DATORREN ASTEAN MALEKOIAN

2023/08/08 Datorren astean, Aste Nagusiko festen baitan, Parekidetasun departamentuak Puntu Morea gunea jarriko du Malekoian, 14, 15 eta 16 egunetan, 22:00etatik 01:00era, “Eraso Sexistarik Gabeko Jaiak” lelopean. Gune honetan eraso sexisten inguruko informazioa eta aholkuak emango dira. “Parekidetasun departamentuak bultzaturiko ekimen honen helburua da, bereziki …

HERRIAN SALATUTAKO SEXU ERASOA GAITZESTEKO ELKARRETARATZEA EGIN DU ZARAUZKO UDALAK

2023/07/19 Gaur eguerdian Zarauztarrek euren babesa eskaini dute asteburu honetan herrian salatutako sexu erasoa gaitzesteko Udalak deituriko elkarretaratzean. Bertan izan dira Udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariak eta baita Nerea Isasi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendaria ere.

ZARAUTZEN IZANDAKO SEXU ERASO SALAKETAREN INGURUKO ADIERAZPENA

2023/07/18 Gure herrian gertatutako sexu eraso salaketaren aurrean, Zarauzko Udaletik gure gaitzespenik gogorrena adierazi nahi dugu. Biktimarekiko gure laguntza eta hurbiltasuna adierazten dugu. Arreta bermatu eta lortutako informazioa baloratu ondoren, Zarauzko Udalak, erakunde gisa, argi eta garbi adierazten du ez duela inondik ere onartuko emakumeen …

UZTAILAREN 15EAN OSPATUKO DA ZARAUZKO EMAKUME SORTZAILEEN AZOKA

2023/07/05 Emakumeen* Etxeak Zarauzko Emakume* Sortzaileen Azoka antolatu du uztailaren 15erako. “Ekitaldi honen helburu nagusia gure herriko emakume sortzaile, artista, artisau eta ekintzaileek egindako lan baliotsua ikusaraztea da, beren talentuak erakusteko aukera eskainiz eta beren presentzia indartuz”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak. Azoka …

PARTE HARTU ZARAUZKO EMAKUME* SORTZAILEEN I. AZOKAN

2023/05/23 Datorren uztailaren 15ean Emakumeen* Etxeak Zarauzko Emakume* Sortzaileen I Azoka antolatuko du. Helburua Zarauzko emakume sortzaileek egiten duten lana ikusarazi eta honi presentzia eta indarra ematea da. Emakume sortzaileak, artistak eta ekintzaileak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Udalak. Parte hartu nahi baduzu, bidali …