SAHARAR HERRIAREKIKO SOLIDARITATEA ADIERAZI DUTE ZARAUZKO UDALAK ETA SAHARAUTZEK

2023/03/01

Otsailaren 27an, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren jaiotzaren urteurrena ospatzen da eta, egun horren baitan, gaur goizean, Zarauzko Udalak eta Saharautz elkarteak Saharar herriarekin solidaritatea erakusteko urtean zehar elkarlanean antolatzen dituzten ekintza eta ekimenak aurkeztu dituzte.

Udalak, eta ondorioz Zarauzko herriak, hiru modutara erakusten du Sahararekiko konpromisoa. Alde batetik, laguntza humanitarioa emanez, hain zuzen ere, Sahararen aldeko elikagaien karabana laguntzeko 10.000 euroko dirulaguntzarekin.

Bestetik, Saharautz elkarteak kudeatzen duen “Oporrak Bakean” programa lagunduz. Ekimen honen bitartez, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetatik haurrak Zarautzera ekartzen dira familia zarauztarretan uda pasatzera. Aurtengo “Oporrak Bakean” antolatzeko prozesua ireki berri da, beraz, ekimen honetan parte hartzeko interesa daukaten familiak jada jarri daitezke kontaktuan Saharautz elkartearekin euren sare sozialen bitartez.

Azkenik, urtean zehar hainbat sentsibilizaziorako hainbat ekintza ere antolatzen dira Udaletik. Adibidez, aurtengoan, Baketik Fundazioaren eskutik, “Fatimaren ahotsa” antzezlana” eramango da herriko ikastetxeetara.

“Badakigu, hau guztia hondar alea baino ez dela bidegabekeria historiko horretan, hala ere, Saharako herriari Zarauzko herriaren elkartasuna adierazteko balio izatea nahi dugu”, adierazi du Patxi Elola (PSE-EE) Kooperazio zinegotziak. “Eskerrak eman nahi dizkiot Saharautz elkarteari, hau guztia posible egiten dutelako. Eskerrik asko elkartea osatzen duten pertsona guztiei”.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude