2023/04/20
Urtero bezala, Zarauzko Baratze Solidarioak joan den sasoian egindako lanaren eta lortutako uztaren balorazioa egin du. 2022an lorturiko uztaren balioa inoizko handiena izan zen, 32.600 euroan baloraturiko guztizko barazki kopurua jasota. Honek, % 85eko gehikuntza izan du 2021ean jasotakoarekiko (17.500 euro). Uzta gehitzearen arrazoi nagusien artean, elikagaien prezioaren igoera alde batera utziz, bigarren negutegi baten instalakuntza eta baratzearen zabalkuntza bigarren sail baten gehikuntza daude.
2018an ekin zion Caritasek proiektu honi, eta harrezkero boluntarioek bertan ekoizturiko produktuak elikagaien bankura bideratzen dituzte behar gehien daukan jendeari irits daitezen. 2022an, Astetik astera Baratze Solidario honetako elikagaiak jasotzera joan ziren familia eta erabiltzaileen kopurua nahiko egonko mantendu zen, bataz beste 41 familia eta 84 pertsonei barazkiak banatuz. Elikagai hauek jaso dituzten erabiltzaileen kopurua zertxobait jaitsi da 2021 urtearekiko (46 familia eta 91 erabiltzaile).
Nahiz eta azken urtean Baratze Solidarioaren lursailetan lan egiten izan diren boluntarioen kopurua handia izan den arren, urte honetako lehen hilabeteetan bertan izan diren pertsona kopurua jaitsi egin da nabarmen. Hori dela eta, baratzeko arduradunek deialdia egin dute zarauztarren artean norbait interesaturik egongo balitz eurekin kontaktuan jartzeko.