INDIAKO VISHWAS ERAKUNDEKO BI ORDEZKARI IZAN DIRA ASTEBURUAN ZARAUTZEN

2022/11/15

Zarauzko Calcuta Ondoan Gobernuz kanpoko Erakundearen eskutik Indiako Vishwas erakundeko bi ordezkari izan dira azken egunotan Zarautzen: Shusma Dung Dung eta Beena Yadad. Erakunde honek HIESA duten pertsonekin lan egiten du Indiako erdialdean.

Modelo Aretoan bideo emanaldia eta solasaldia eskaini zuten haien erakundeak egiten duen lana azaltzeko eta pertsona horien bizipenak kontatzeko. 

Aurretik, bi emakume hauek, Zarauzko Emakumeen* Etxean izan ziren elkargune honetan egiten dutena ezagutzeko. Udaleko Kooperazioko zinegotzia den Patxi Elolaren (PSE-EE) esanetan “oso aberasgarria da munduko herri pobretuetako erakundeetako langileak Zarautzera etortzea. Ez bakarrik hango egoeraren berri emateko, baizik eta gu eta beraien arteko elkarlana bultzatzeko eta batez ere elkarrengandik ikasteko”.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude