ZARAUZKO UDALAK 10.000 EUROKO DIRULAGUNTZA EMAN DIO ZAPOREAK ELKARTEARI

2023/03/31

Zarauzko Udalak 10.000 euroko dirulaguntza bideratu du Zaporeak Elkarteak Lesbos uhartean egiten duen laguntza solidarioari jarraipena ematen laguntzeko. 2015ean Mediterraneo ekialdean errefuxiatuen krisia hasi zenetik egoerak bere horretan dirau. Zaporeak elkarteak Greziako Lesbos uhartean ematen du laguntza solidarioa bertan dauden errefuxiatuei elikadura osasungarria emanez.

2020an jo omen zuen goia uharte horretako hartutako errefuxiatuen kopuruak eta harrez geroztik, batez ere Moriako errefuxiatuen gunean jazotako sutearen ondotik, kopuru hori  murriztu egin da. ACNURen arabera, 1379 lagun ziren 2022ko apirilean uhartean geratzen ziren errefuxiatuak.

Baina errefuxiatuen kopurua murriztearekin batera, hauek artatzen zituzten erakundeak ere gutxitu egin dira, askok uhartea utzi dute eta errefuxiatu horiek kalteberatasun egoeran geratu dira. Horietako askok ukatua dute asilo eskaera eta ondorioz ez dute asilo eskatzaile gisa prestazio ekonomikoak jasotzeko eskubiderik, miseria gorrian geratuz.

Zaporeak Elkartean zehazki uharteko Kara Tepe errefuxiatu gunean lan egiten du bertan dauden pertsonen elikadura osasuntsua ematea, egunean otordu bat emanez. Gaur egun elkarte honek gune honetako errefuxiatuen %90ari ematen dio jaten eta helburua da bertako pertsonen osotasunari zerbitzua ematea. Helburu horretan laguntzeko, Zarauzko Udalak 10.000 euroko dirulaguntza bideratu die.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude