Home>Ingurumena (Page 9)

IÑURRITZAKO BIOTOPORA ETA ZINGIRA BASORA BISITA GIDATUAK EGINGO DIRA UDA GARAIAN

Uda honetan Iñurritzako Biotopoa eta Zingira Basora bisita gidatuak antolatuko ditu Udalak, gure herriko gune berdeak ezagutaraztera emateko intentzioarekin. Udalak bost urte daramatza bisita hauek antolatzen eta aurten ere, Deba Natura enpresaren eskutik, ostiral arratsaldero ekimen honetan parte hartzeko aukera izango da. Aurreko urteetan oso …

AISIALDI GUNE BERRIA ZABALDU DU ZARAUZKO UDALAK VISTA ALEGRE PARKEAN

Aisialdi gune berria zabaldu du Zarauzko Udalak Vista Alegreko parkearen baitan. Bertan, naturan integraturiko lau elementu aurki daitezke: tirolina bat, txirrista bat eta bi sare gune. Elementu hauek 14 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta daude. Aisialdi gune honen irekierarekin, Vista Alegreko parkean azken urteetan Agenda 21 …

250 IKASLE INGURUK PARTE HARTU DUTE AURTENGO HONDARTZAKO GARBIKETAREN EKIMENEAN

Gaur amaitu da Zarauzko ikastetxeek parte hartu duten hondartzako garbiketaren ekimena. Maiatza eta ekaina bitartean, 250 haur inguruk parte hartu dute boluntariotza proiektu honetan. Zarauzko ikastetxeekin elkarlanean antolatu da ekimen hau eta Eskolako Agenda 2030 barnean kokaturik dago. Hasiera batean, proiektu hau joan den urtean …

ZARAUTZ 2030 PLAN ESTRATEGIKOA ERATZEKO BIDEARI EKIN DIO UDALAK

Zarauzko Udalak gaur jakinarazi ditu garapen jasangarrirako 2030 Agendaren esparruan Zarautz 2030 Plan Estrategikoa egin ahal izateko emango dituen lehen urratsak. Plan hori globalizazioak dakartzan gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-erronkei aurre egiteko nazioarteko konpromisoa da. Agenda 2030 honen bidez, ibilbide-orri komun bat eskaini nahi da, erakunde …

EGITARAU ZABALA ANTOLATU DU ZARAUZKO UDALAK INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNERAKO

Ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta ospakizunarekin bat eginez, Eraztun Berde Urdina herritarrei eta bisitariei ezagutaraztera emateko egitarau berezia antolatu du Zarauzko Udalaren Ingurumen arloak. Honekin batera, Ozeanoetara gerturatzeko aukera izango da “CIMASUB” Erakusketa eta Itsaspeko Zinema Zikloa. “Ingurumenaren naziorteko eguna ospatzen da …

ZARAUZKO IKASTETXEETAKO IKASLEAK HONDARTZAREN GARBIKETA LANETAN LAGUNTZEN ARI DIRA

Zarauzko Eskolako Agenda 2030 ekimenaren barruan, maiatza eta ekaina bitartean hainbat ikastetxetako ikasleak hondartza garbitzeko lanetan parte hartzen ari dira, betiere osasun-neurri guztiak hartuz, Zarauzko Udaleko Agenda 21 departamentuak bultzatuta eta Surfrider elkartearen laguntzarekin. “Ikastetxeei euren inplikazioarengatik eman nahi dizkiet. Ekintza honen bidez, Udalak eta …

UDAL-BARATZEEN ZOZKETA EGINGO DU ZARAUZKO UDALAK MAIATZAREN 14EAN

Datorren ostirala, maiatzak 14, Udal-Baratzeen zozketa publikoa egingo da Udaleko Pleno Aretoan, goizeko 9:00etan. Zozketan parte hartzeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (Kale Nagusia, 29) egin beharko da eskaera maiatzaren 14a baino lehen. 2011ean sortu zen Udal-Baratzeen proiektua, eta ordutik haziz joan da ekimena gaur egun zarauztarren …

ZARAUZKO UDALAK INFORMAZIO KANPAINA JARRI DU ABIAN IRITAN

Ingurumen Sailak sentsibilizazio-kanpaina bat jarri du abian, herritarrei jakinarazteko ahateak elikatzea kaltegarria dela animalia horientzat eta bizi diren ingurunearentzat. Kanpaina Irita ingurura bideratuko da; izan ere, pertsona asko joaten dira bertara, ibaian eta hezegunean bizi diren ahateei ogia botatzera. “Ahateei ogia botatzeak faunari eta Iritako …

ZARAUZKO ERAZTUN BERDE URDINAREN MAPA EGUNERATUA ESKURAGARRI TURISMO BULEGOAN

Eskuragarri dago jada Zarauzko Eraztun Berde Urdinaren mapa eguneratua Turismo Bulegoan. Duela gutxi Hiruerreketa auzotik pasatzen den zati berria gehitu zaio ibilbideari eta guztira, 11,7 kilometroko distantzia duen bira osatzen du. Ibilbide honek Zarauzko gune natural guztiak igarotzeko aukera ematen du, hala nola, Zingira basoa, …

ZARAUZKO UDALAK ELIKAGAIEN XAHUKETA GUTXITZEKO “GOURMET BAG” PROIEKTUA BULTZATU DU

Zarauzko Udaletik gure gizartean dagoen elikagaien xahuketaren arazoari aurre egin nahi zaio eta horretarako, sentsibilizazio kanpaina bat jarriko da martxan. Elikagai xahuketaz hitz egiten denean, elikagaien produkzioaren kate osoan zehar aprobetxagarriak izan daitezkeen eta bazterrean utzitako elikagaiak hartzen dira kontuan. Kalkuluen arabera, Euskal Autonomi Erkidegoan …