SEI EKINTZA ZARAUZKO ERAZTUN BERDE URDINARI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO

2022/05/05

Herritarren Eraztun Berde Urdinaren inguruan daukaten ezagutza eta partehartzea sustatzeko, Ingurumen departamentuak hainbat ekintza antolatu ditu maiatzerako.

“Eraztun Berde Urdinaren helburu nagusia naturaren kontserbazioa eta Zarautzen daukagun biodibertsitatea zaintzea da baina baita zarauztarrei naturaz gozatzeko eremu bat eskaintzea ere, kirola egiteko, aisialdirako eta kanpotik datozen bisitarientzat ere, Zarautz gozatu eta ezagutzeko beste modu bat eskaintzea”, gogoratu du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak.

Helburu honekin, maiatzean sei ekitaldi antolatu dira Eraztun Berde Urdinaren baitan:

  • Familian hezeguneko hegaztiak ezagutzeko irteera – larunbata, maiatzak 14 (Hegazti Migratzaileen Nazioarteko Eguna).
    • 9:00 – 12:00.
    • Irita (Suhiltzaileen biribilgunea).
    • Familientzat eta publiko guztiarentzat (plaza mugatuak).
    • Izen-ematea: zarautz@eraztunberdeurdina.eus.
  • Sendabelarren koadernoa – larunbata, maiatzak 21.
    • 10:30 – 12:30.
    • Torreoia.
    • 8-16 urteko gaztetxoei zuzenduta (plaza mugatuak).
    • Izen-ematea: zarautz@eraztunberdeurdina.eus.
  • EBU murala – igandea, maiatzak 22 (Biodibertsitatearen Nazioarteko Eguna).
    • 10:00 – 13:00.
    • Frontoi Txikia.
    • 6-12 urteko ahurrentzat.
    • Ez da beharrezkoa izena ematea.
  • “Odonatuak: Uraren Hegoak” erakusketa* – maiatzaren 23tik 29ra.
    • Merkatu Plazako goiko solairua.
    • Astelehenetik larunbatera 18:00-20:00 eta igandean 12:00-14:00.
    • *Erakusketa honi jarraipena emango zaio aurrerago, izan ere, Zingira basoko sorgin-orratzak, burruntziak, narrastiak eta anfibioak ezagutzeko ikastaroak eta irteerak antolatuko dira ekainean zehar.
  • Gaueko tximeleten behaketa – ostirala, maiatzak 27.
    • 21:00 – 23:30.
    • Torreoia.
    • Familientzat eta publiko guztiarentzat (plaza mugatuak).
    • Izen-ematea: zarautz@eraztunberdeurdina.eus.
  • “Ibaia ez da toki bat” lantegia – larunbata, maiatzak 28.
    • 10:00 – 13:00 eta 17:30 – 19:30.
    • Sanz Enean.
    • Izen-ematea: zarautz@eraztunberdeurdina.eus.

 
Eraztun Berde Urdinaren inguruko informazio guztiaren berri izateko EBU buletinean izena emateko aukera dago. Harpidetza zarautz@eraztunberdeurdina.eus helbidean edo http://labur.eus/harpidetza estekan egin daiteke.

DESKARGATZEKO

Familian hezeguneko hegaztiak ezagutzeko irteera (PDF 5,9MB)Sendabelarren koadernoa (PDF 26,6MB)EBU Murala (PDF 11,6MB)“Odonatuak: Uraren Hegoak” erakusketa (PDF 1,7MB)Gaueko tximeleten behaketa (PDF 2,7MB)“Ibaia ez da toki bat” lantegia (PDF 633k)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude