ZARAUZKO UDALAK INFORMAZIO KANPAINA JARRI DU ABIAN IRITAN

Ingurumen Sailak sentsibilizazio-kanpaina bat jarri du abian, herritarrei jakinarazteko ahateak elikatzea kaltegarria dela animalia horientzat eta bizi diren ingurunearentzat. Kanpaina Irita ingurura bideratuko da; izan ere, pertsona asko joaten dira bertara, ibaian eta hezegunean bizi diren ahateei ogia botatzera.

“Ahateei ogia botatzeak faunari eta Iritako ingurune naturalari dakarzkion kalteak azaldu nahi dizkiegu herritarrei”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak. “Herritarren artean oso errotuta dagoen ohitura da, eta, zalantzarik gabe, intentzio onenarekin eta onerako dela pentsatuta egiten dute. Baina ulertarazi nahi diegu ingurune natural honetako hegaztiek ez dutela guk elikatzea behar, eta benetan kaltegarria dela haientzat”. Horretarako, kartelak jarri dira ibaiaren barandan, eta, gainera, hezitzaile bat 10 egunez egongo da gune horretan, egunean bi orduz, inguruneaz gozatzera hurbiltzen diren pertsonei ahateei ogia botatzearen kalteak azaltzeko.

baian barreiatutako janari-hondakinek, era berean, arrainei eta uraren kalitateari berari ere eragiten diete. Ez dugu ahaztu behar Irita oso ingurune natural ahula dela, hezegune bat hirian bertan, zaindu eta errespetatu beharreko oreka ekologikoarekin. Bertan bizi diren ahate, hegazti eta arrainek bertan aurkitzen dute bizitzeko behar duten guztia, ez zaie ezer bota behar.

“Ingurumen Sailean kezkatuta gaude, txori, ahate eta katuak zaintzeko asmo onak bultzatuta, batez ere, kalean edo naturguneetan elikatzen dituzten pertsonak ugaritzen ari direlako”, gaineratu du Vazquezek. “Animalia horien behaketara mugatzea da nire proposamena. Oso polita da Iñurritza ibaiaren barandan denbora pixka bat ematea, ahateen ohiturak, hegaldiak edo ahatetxoek amei jarraituta igerian nola egiten duten ikustea nahikoa da oso tarte atsegina pasatzeko”.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude