Home>Sozialistak (Page 20)

EMAKUME ETA GIZONEN PAREKIDETASUNERAKO IV. PLANA PARTEKATZEKO BILERA IREKIA EGINGO DA EMAKUMEEN* ETXEAN

Zarauzko Udala Emakume eta Gizonen Parekidetasunerako IV. Plana prestatzen ari da 2023-2027 aldirako. Dokumentu honek zehaztuko du berdintasuna lortzeko bidean aurrera egiteko lan-ibilbidea herri-mailan, Udala bera eta herritarrak barne hartuz. Planak legeria berria eta udal-gobernuak berdintasunaren arloan dituen erronkak biltzea bilatzen du. Ekimen honek, gainera, …

GIPUZKOAKO URAK-EK NAFARROA KALEKO UR HORNIDURA ETA SANEAMENDU SAREAK BERRITUKO DITU URRIAN

2022/08/26 Gipuzkoako Urak-ek Nafarroa kaleko ur horniduraren hoditeria sarea eta saneamendu sarea (ur zikinak eta euri urak) berritzeko lanak burutuko ditu urritik aurrera. Lehenik, iparraldeko espaloian, Balea eta Iger kaleen artean eta, ondoren, hegoaldeko espaloian, San Frantzisko eta Seitximeneta kaleen artea. Iban San Martin (EAJ-PNV) …

Ingurumen arloak Zarauzko Udalak bere eraikin enblematikoetako fatxadetako argiak itzaltzea proposatzen du.

Ingurumeneko zinegotziak, Gloria Vazquezek (PSE-EE), proposatu du Zarauzko Udalak gaueko 22:00etan itzaltzea gutxienez Portuetxe, Santa MAria Parrokia, San Frantzisko Eliza, Dorre Luzea eta Sanz Enea eraikinetako fatxadetako argiak, Planetaren Orduan egiten den bezala. Proposamen hori bat dator abuztuaren 1eko 14/2022 Errege Lege Dekretuarekin, duela gutxi …

UDALAK HARRERA EGIN DIE OPORRAK BAKEAN PROGRAMAREN BAITAN GIPUZKOARA HELDUTAKO HAUR SAHARARREI ETA HARRERA FAMILIEI

2022/08/04 Gaur goizean, Udalak antolatzen duen Sahara Gara egunarekin bat eginez, udalbatza osatzen duten zinegotziek, Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkatea eta Patxi Elola (PSE-EE) Kooperazio zinegotzia buru zirela, harrera egin diete udaletxeko pleno aretoan Oporrak Bakean programaren baitan Tindufeko kanpamentuetatik Gipuzkoara etorri diren haur sahararrei eta …

HONDARTZA ETA BIOTOPOA ZAINTZEKO KANPAINA JARRI DU MARTXAN ZARAUZKO UDALAK

2022/07/07 Uda garaia, Zarauzko hondartzaz gozatzeko garairik onena izaten da. Zarauztarrak zein bisitariak betetzen dugu hondartza eta horrekin, hondakin kopurua ere handitzen da. Foru Aldundiak egunero garbitzen du hondartza, baina  berriro egunean zehar geratzen diren zaborrak itsasoak eramaten du marearekin, gure itsasoa kutsatzen. Zabor hauen …

HERRIAN SALATUTAKO SEXU ERASOAREN AURKAKO ELKARRETARATZEA EGIN DU ZARAUZKO UDALAK

2022/07/06 Zarauztarrek euren babesa eskaini dute gaur eguerdian asteburu honetan herrian salatutako sexu erasoa gaitzesteko Udalak deituriko elkarretaratzean. Bertan izan dira Udaleko alderdi politikoetako ordezkariak eta baita Miren Elgarresta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Zuzendaria ere.

SEXU ERASO BATEN SALAKETAREN INGURUKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

2022/07/05 Gure herrian gertatutako sexu eraso salaketaren aurrean, Zarauzko Udaletik gure gaitzespenik gogorrena adierazi nahi dugu. Biktimarekiko eta haren ingurukoekiko gure laguntza eta hurbiltasuna adierazten dugu, biktimari bere errekuperazio- eta erreparazio-prozesuan laguntzeko behar dituen informazioa eta udal-baliabideak eskura jarriz.Arreta bermatu eta lortutako informazioa baloratu ondoren, …

ZARAUZKO AIREAREN KALITATEA AZTERTU DU INGURUMEN DEPARTAMENTUAK

2022/06/30 Zarauzko Udaleko Ingurumen departamentuak, SERCONTROL 2000 SL enpresaren bitartez, udalerriko airearen kalitatea neurtzeko kanpaina bat jarri zuen martxan 2021 urtean zehar, trafikoak eta industriak atmosferara egiten dituzten isurketak aztertu eta ebaluatzeko. “Azterketaren emaitzak ikusita, Zarautzen airearen kalitatea ona dela esan daiteke eta, baita ere, …

ERAZTUN BERDE URDINAREN ALDIZKARIAREN BIGARREN ZENBAKIA BANATU DA ZARAUZKO IKASLEEN ARTEAN

2022/06/24 Eraztun Berde Urdinaren aldizkariaren bigarren alea banatu du Zarauzko Udalak herriko ikastetxeetako LH 1. eta 2. zikloko ikasleen artean. Guztira 1.000 ale banatu dira. “Gure helburua da gazteenak, eta aldi berean euren familiak, naturarekiko sentsibilizatzea. Zarautzen dauzkagu altxor naturalak ezagutarazi nahi diegu zarauztarrei, balorean …