SIRIARA BIDERATURIKO 10.000 EUROKO DIRULAGUNTZA EMAN DIO ZARAUZKO UDALAK UNICEFI BERTAN IZANDAKO LURRIKAREN ONDOREN

2023/03/15

Zarauzko Udalak 10.000 euroko dirulaguntza eman dio UNICEFi duela hilabete bat Sirian izandako lurrikarek sorturiko larrialdi egoerari aurre egiten laguntzeko. Otsaila hasieran, lurrikara batek, eta ondoren izandako erreplikek. ekialde hurbilean kalte ikaragarriak sortu zituen, zehazki Turkian eta Sirian.

Siriako kasuan bereziki larria da egoera, lurrikaraz gain, urte asko daramatzatelako gerran murgildurik. Ideia bat egiteko, UNICEFek emandako datuen arabera, lurrikarak gertatu aurretik, dagoeneko etxebizitzen % 85ak ezin zituen oinarrizko beharrak asetu.

Hori dela eta, Zarauzko Udalaren dirulaguntzaren bitartez, Gobernuz Kanpoko Erakunde honek laguntza bidaliko du Siriara, ur hornidura eta elikagaiekin gehien bat.

“Udalak diru partida bat dauka horrelako hondamendiak gertatzen direnerako. Eta partida hori hainbat hondamendi naturaletarako erabili izan dugu azken urteotan: lurrikarak, sumendiak, tifoiak eta abar”, adierazi du Patxi Elola (PSE-EE) Kooperazio zinegotziak. “Dirulaguntza UNICEFen bitartez bideratzea erabaki dugu, profesionaltasuna eta eskarmentu ona erakutsi baitu Zarauzko Udalak kofinantzatu dituen proiektu guztietan”.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude