MARTXAN DA JADA UDAL NEGUTEGIA

2023/03/22

Zarauzko Udalak negutegi berri bat gehitu  du bere ingurumen-baliabideen multzoan. Udal Negutegi berria Urteta bidean dago, Errotaberri industrialdean, eta landareak ekoizteko eta berreskuratzeko erabiliko da. Negutegi horri esker, Udalak berak ekoitzi ahal izango ditu hiri-bilbean kokatzen diren lore, zuhaixka eta zuhaitz asko.

Negutegi honek hainbat funtzio izango ditu, besteak beste ekoizpena eta pedagogia. Alde batetik, ekipamendu honek sasoiko landareen eta zuhaixken ekoizpen propioa izango du. Patxi Elola (PSE-EE) Lorezaintzako zinegotzi arduradunak aurreratu duen moduan, “udazken eta neguari begira, negutegi honetan ekoitzitako lehen landareak ikusi ahal izango dira herrian zehar dauden udal lorategietan”.

Negutegian aspertsio bidezko ureztatze-sistemak daude, gainazalekoak eta ureztatze lokalizatukoak. Kanpoan, aldiz, hainbat zuhaixka mota landatzeko erabiliko dira, baita udalerriko hainbat eremutatik kendutako zuhaitzak berreskuratzeko gune gisa ere. Gune horretan, halaber, material idorrak, lurrak, azalak eta abar biltegiratzeko lekua dago.

Bestalde, negutegi honek erabilgarritasun pedagogikoa ere izango du; izan ere, Udalak herriko hezkuntza zentroei ekipamendu honen erabilera eskainiko die ikasleek herrian zehar aurkitzen dituzten lore eta landareen loratze prozesuaren inguruan ikasteko aukera izan dezaten.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude