2026/03/27
Planetaren ordua 2007an Sidneyn hasi zen munduko kanpaina bat da, Adena WWFk bultzatua, gure planetaren aldeko klima-aldaketaren aurkako kanpaina global gisa. Elkarte ekologistak gure etxeetako eta eraikin enblematikoetako argiak ordubetez mundu osoan itzaltzea proposatzen du. Harrezkero, herrialde askok egin dute bat ekimenarekin, eta milioika herritarrek, erakundek edo enpresak parte hartzen dute urtero, beren etxebizitzetako eta eraikinetako argiak itzaliz. Zarauzko Udalak ere bat egingo du ekimenarekin, eta Santa Maria la Real parrokiako, Portuetxe eraikineko eta Sanz Enea kultur etxeko eraikinetako argiak itzaliko ditu, bihar, martxoaren 28an, 20:30etik 21:30era.
Ekimenari buruzko informazio gehiago: www.horadelplaneta.es.

