2024/03/20
Planetaren ordua 2007an Sidneyn hasi zen munduko kanpaina bat da, Adena WWFk bultzatua, gure planetaren aldeko klima-aldaketaren aurkako kanpaina global gisa. Elkarte ekologistak gure etxeetako eta eraikin enblematikoetako argiak ordubetez mundu osoan itzaltzea proposatzen du. Harrezkero, herrialde askok egin dute bat ekimenarekin, eta milioika herritarrek, erakundek edo enpresak parte hartzen dute urtero, beren etxebizitzetako eta eraikinetako argiak itzaliz. Zarauzko Udalak ere bat egingo du ekimenarekin, eta Santa Maria la Real parrokiako, San Frantzisko elizako, Udaletxeko, Torre Luzeko, Sanz Eneako eta Villa Mundako eraikinetako argiak itzaliko ditu, martxoaren 23an 20:30etik 21:30era.
Ingurumeneko zinegotzi Gloria Vazquezek (PSE-EE) nabarmendu duenez, “klima aldaketaren arazoaz ohartarazteko mundu mailako itzalaldia da. Zarauztarrei dei egiten diegu ekimenarekin bat egin dezaten, ordu horretan etxeetako argiak eta etxetresna elektrikoak itzaliz. Agian ordubetez itzaltzeak hutsala dirudi, baina mundu osoko milioika etxe eta eraikinetan elektrizitatea erabili gabeko orduek eragin handia dute. Planeta bakarra dugu eta ez dago B planik. Premiazkoa da klima aldaketa geldiarazteko neurriak hartzea. Ingurumena babesteko politika irmoak eskatzeko mundu osora zabaltzen ari diren mugimenduak klima-aldaketaren arazoa iraultzeko itxaropena dira”.
Ekimenari buruzko informazio gehiago: www.horadelplaneta.es